Paco Prietok Pasai Donibaneko zuzendaritza uzten du
Orion bezala, Pasai Donibanen ere presidente berria egongo da. Paco Prieto buruzagi historikoak, presidente kargua utziko duela argitara eman du. Ordua iritsi zaiola argi dauka eta horregatik belaunaldi berriari ateak irekitzeko unea dela uste du. Andoni Trecet eta Antxon Sistiaga izango dira seguroena ordezkatuko dioten pertsonak.
40 urte eman ditu Pasai Donibaneko zuzendaritzan Paco Prietok. Arrauna inor baino hobeto ezagutzen duen buruzagia bilakatu da. Presidente ezezik, entrenatzaile moduan ere aritu da sanjuandarra. Klubaren atal guztiak menderatzen dituen presidentea izan da. Azkeneko hiru urte hauetan bigarren mailan egonda gero, TKE ligara igotzeko helburuarekin hasi zuten denboraldia arrosek. Irailean helburua beteta, Prietok agur esaten dio arraunari.



ezin zinetsi
Langile purrukatua izan arren....