Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 October 21 Unai Vilches izango da Portugaleteko entrenatzaile berria
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Unai Vilches izango da Portugaleteko entrenatzaile berria

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/10/21 22:44
Unai Vilches

Portugaletek, denboraldi berriari ekiteko entrenatzaile berria izango du. Unai Vilches izango da. Aurreko urteetan Arkoten ibili ondoren, etxera bueltatzeko eskaintza onartu du. Momentuz urtebeterako sinatu du. Unairen ustez, helburu bakarra dute nahiz eta beste taldeen maila zein den jakin arte balorazio pertsonalak alde batera utzi. Unai Vilchesekin jardun gara bere ikuspuntu eta helburuei buruz hitz egiteko.

 

" Helburua igotzea izango da. Maila galdu ostean, kategoria berreskuratzea ezinbestekoa da. Ikusi beharko da beste kluben maila zein izango den. Bigarren traineruak aterako dira seguroena, Castro edo San Pedroren kasu. Baina gure helburua igotzea izango da" esan du. Arkotetik ere Aito Gil ekarri du Portugaletera eta aurtengo bloke berdinarekin kontatuko du. " Aitor Gil ere gurekin arituko da eta aurten egon den base berdina izango da denboraldi berriari ekingo diona, arraunlari beterano batzuk bueltatuko dira agian eta horrekin aurrera joko dugu" komentatu du.

30 arraunlari izango ditu bere esanetara, kopuru polita ikusita beste klubek arazo dezente dutela trainerua ateratzeko. KAE 2 liga ez da KAE 1 liga bezain gogorra baina arraunlari gazteen presentziak kategoria gogortuko duela argi du. " KAE 2 liga ez KAE 1 liga, hori horrela da. Baina bigarren traineruak egoteak eta proiektu berriak gauzatzeak konpententzia areagotuko du eta zailtasun gehiago aurkituko ditugu" adierazi du. Urriaren 26an hasten dituzte entrenamenduak eta konfiantza handiarekin daudela igartzen zaie Jarrillerakoei.

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: