Pedreñak Espainiako Traineru Txapelketa antolatzea eskatu du
2010eko Espainiako Traineru Txapelketa Marina De Cudeyon ospatzea nahi dute bertako agintariek. Severiano Ballesteros, herriko alkateak eta Francisco Javier Lopez Marcanok, kantabriako kirol zinegotziak eskaera igorri diote Espainiako Arraun Federazioari. 2007an Pedreñan burutu zen txapelketa eta berriro errepikatzea nahi dute.
Aurten galizian ospatu zen Espainiako Txapelketa, Villaxoanen hain zuzen ere. Kaikuk irabazi zuen, azken momenturarte Pedreñarekin lehia estua izan eta gero. Aurrenekoa 1944.urtean burutu zen Portugaleten eta Pedreñak eskuratu zuen bandera. Euskal Herritik lau taldek hartzen dute parte. Euskadiko Txapelketako lau traineru onenak.


