Kike Lopezek ez du Zarautzen jarraituko
Kike Lopezek Zarautzeko entrenatzaile izateari utziko dio. Asturiarrak urtebete eman du Zarautzen. Denboraldi zail samarra izan du. Lesioak tarteko ez du aukera handirik izan traineru egokiena ateratzeko. Beste estilo batekin etorri zen, arraunkada berriarekin baina ez du zorte handirik izan. TKE Ligan, zortzigarren postuan amaitu zuten. Postu polita baina gorago egoteko helburua zuten Enbatakoek.
Nahiz eta denboraldi txukuna burutu arraunlari dezente utziko dute kluba. Bersaitz Azkue, Unai Luzuriaga, Alain Osanbela, Beñat Korta, Gorka Aranberri eta Garikoitz Uranga arraunlariek ez dute jarraitzeko asmorik. Zarautz Arraun Elkartearentzat ez da egoera samurra. Arraunlari hauen irteerak beste arraunalri batzuen etorrera suposatzen du baina ikusita zeintzuk diren Zarautzen baliabide ekonomikoak zaila izango dute talde sendo bat eraikitzea.


