Navegación
« Septiembre 2010 »
Lu Ma Mi Ju Vi Do
12 345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
 
Usted está aquí: Inicio Berriak Archive 2009 November
 

Entries For: November 2009

Hegoi Intxauspe Enbataren entrenatzailea 30/11/2009

Hegoi Intxauspe

Hegoi Intxauspe, arraunlari zarauztarra, Enbatako entrenatzailea izango da datorren denboraldirako. Arraunlari moduan jardungo da aldi berean. 13 urte daramatza Zarautzen eta elkartea ondo ezagutzen duen pertsona da. Ekhi Illarramendi izango du laguntzaile. Enrique Lopez ordezkatuko du, asturiarra Astilleron arituko da.

TKE Ligan ez da positiborik eman 30/11/2009

TKE Ligak burututako dopinaren aurkako kontroletan ez da positiborik eman 2009 denboraldian. Emaitza guztiak negatiboak atera dira. 72 gernu kontrol eta 432 odol kontrol pasatu dituzte arraunlariek. Ligako klub guztiek pasa dituzte probak, txapelketatik kanpo eta txapelketa bertan. Emakumezkoen Ligan ere kontrolak egin  dira.

"Kirol harria-herria"jaialdia 26/11/2009

Datorren abenduaren 27an, Donostiako Belodromoan, arratsaldeko 17:30etan, aurreneko aldiz, zazpi lurraldeetako kirolariak bilduko dira, beraien kabuz antolatutako jaialdian. Maite duten herria ofizialki ordezkatzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Bat egite eta uztartze gune berri bat osatzeko asmo sendoarekin burutuko dute jai eguna. Euskal Herriko kirolariek ateratako manifestua:

Sanpedrotarra Arraun Elkartea martxan da 25/11/2009

Aurreko igandean presidentea eta zuzendaritza berria izendatu ondoren, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak ez du denbora galdu nahi eta lanean gogor hasi dira dagoeneko. Josetxo Aranburuk gidatuko duen kluba argi du ezin dela dena bukaera arte utzi eta talde sendoa osatzeko helburu garbiarekin ekin diote San Pedroko buruzagiek denboraldi berriari. Entrenatzailea Gabi Larrinaga izango da eta 20 arraunlari ditu gutxi gorabehera. Asier Carballeda beraien artean.

Pasai Donibaneren Batzar Nagusian parte-hartze handia 24/11/2009

koxtape

Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteak joan den igandean eginiko bileran parte hartzea handia izan zen. Gai zerrendako puntu guztiak onartu ziren. Batzarra Donibaneko zinema aretoan egin zuten 11.30etatik aurrera, eta herritar zein bazkide askok hartu zuten parte bertan, Oarsoaldeko Hitzak adierazten duen bezala.

Hondarribia Arraun Elkarteak 5 baja izango ditu denboraldi berrirako 24/11/2009

Hondarribia

Hondarribia Arraun Elkarteak 5 baja izango ditu 2010 denboraldirako: Asier Puertas, Beñat Elzo, Aritz Jauregi, Ion Parra eta Karlos Mendizabal utzi dute kluba. Mendizabal Pasai Donibanera joan da eta beste lauak arrauna utzi dute. Fitxaketa bat burutu dute: Asier Carballeda, San Pedrotik. Blokea mantentzea lortu dute Hondarribi aldean. Aurten emandako maila handia izan da eta talde berdina mantentzeak, goi mailan jardutea ziurtatzen die.

TKE Elkartea harrobiaren alde 23/11/2009

TKE

Asteburuan Arantzazun ospatutako batzar orokorrean, harrobiaren aldeko konpromezua izatea adostu zuten. Elkartea osatzen duten kub guztiek, azpitaldeetan egiten den lana babestea eta sendotzea erabaki zuten. 2013rako 8 arraunlari propio izan behar ditu traineruak nahitaez. Aurreneko batzarrean aktak eta balantze ekonomikoak onartu ziren eta ondoren eginiko ezohiko batzarrean, hurrengo denboraldirako lege batzuk berritzea adostu zen. Arautegi aldaketak:

Euskadiko Igo Nazioarteko Openean Akitania eta Katalunia nagusi 22/11/2009

Euskadiko 1go Nazioarteko Open-a . Bilbo

Asteburu honetan, Euskadiko Igo Nazioarteko Opena jokatu da Bilboko Ibaizabalen. Atzo larunbata, 500 metroko estropadak jokatu ziren eta gaur berriz 6000 metroko estropadak. Atzokoan etxekoek lan txukuna egin zuten eta bi bigarren postu lortu zituzten, Orio jubenil mailako zortzikoan eta Euskadi absolutu mailako zortzikoan. Gaurkoan beste bi bigarren postu lortu ditugu. Batetik Ur Kirolak bigarren gelditu da Emakumezkoen laukoan eta bestetik Itsasoko Ama jubenil mailako zortzikoan. Garaipenak Akitania (3), Katalunia (3) eta Andaluziarren (2) artean banatu dituzte. Estropadetako emaitzak jarraian ikusi ditzakezue.

Josetxo Aranburu San Pedroko presidente berria 22/11/2009

Gaur eginiko batzarrean Sanpedrotarra Arraun Elkarteak presidente berria aukeratu du. Josetxo Aranburu izango da lehendakaria. Hiru urte pasa dira presidente kargua utzi zuenetik. Hautagai bakarra izan da. Hiru batzar ospatu ondoren, presidentea eta direktiba berria osatzea lortu dute San Pedron.

Joseba Fernandezen erronka handiena 20/11/2009

Joseba Fernandez

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan eginiko adierazpenetan, Joseba Fernandezentzat Castroko entrenatzaile izateak bere erronka handiena izango dela azpimarratu du. Aurreko urteetan Juan Mari Etxaberekin jadun da laguntzaile bezala baina denboraldi berrirako ardura guztia sanjuandarraren eskuetan egongo da.

Illunbe Arraun Elkarteko kirol-instalazioen egoera penagarria salatu dute 20/11/2009

Jokin Pego

Jokin Pego, Trintxerpeko presidenteak, klubaren kirol-instalazioak egoera tamalgarrian daudela salatu du. Teilapeak hautsita, ur putzuak nonahi, leihoen kristalak lurrean botata, lurra goroldioz josita, egoera sostengaezin honekin entrenatzen dute Illunbe Arraun Elkarteko arraunlariek. 60 kirolarik entrenatzen dute egoera hauetan eta ezin dutela horrela jarraitu ohartarazi dute.

Pasai Donibanek igandean egingo du Batzar Orokorra 18/11/2009

Koxtape

Pasai Donibane Arraun Elkarteak Batzar Orokorra antolatu du iganderako. Batzarra Donibaneko zinema aretoan izango da. Lehenengo deialdia 11:00etan burutuko da, eta bigarrena 11:30etan. Gai zerrendak hiru puntu izango ditu: Lehenengo aurreko aktaren irakurketa eta honen onartzea, bigarrena 2009ko Balantze eta Memoriak, eta azkenik proposamen, galdera, eta eskakizunen txanda. Informazio gehiago Oarsoaldeko Hitzan izango duzue.

TKE Elkartearen Batzar Orokorra azaroaren 20, 21 eta 22an Arantzazun 17/11/2009

TKE

Datorren asteburuan, azaroak 20, 21 eta 22an, TKE Elkartearekin zerikusia duten inguruko gaien inguruko lan eta eztabaida jardunaldiak ospatuko dira Arantzazuko Santutegiko hotelean. Jardunaldi hauek burutu ostean, Batzar Orokorra egingo dute.

Gipuzkoako arraun denboraldirako egutegia definitua 17/11/2009

Gipuzkoako Arraun Federazioak 2010eko arraun denboraldiko egutegia definitu zuen Donostiako kirol etxean eginiko bileran.Traineruetan, uztailaren 21ean Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da eta astebete beranduago, 28an, Euskadikoa. Traineriletan, apirilaren 17an aurreneko estropada Donostian izango dute, zazpi estropada puntuagarri izango ditu ligak. Batelei dagokionez, urtarrilaren 24ean emango zaio hasiera ligari, hala ere, aurretik estropadak egongo dira maila honetan. Aulki Mugikorrean, urtarrilaren 31ean hasiko dute Euskadiko Liga Bizkaian. Traineruetan ere jaitsiera estropadak ospatuko dira, otsailaren 20an Hondarribian eta otsailaren 28an Orion. Hona hemen egutegi osoa:

350 arraunlari Donostiako XI. Indoor Herri estropadan 16/11/2009

Ergometroa

Joan den asteburuan Donostiako XI. Indoor Herri estropada jokatu zen Benta Berri kiroldegian. Bertan 350 kirolarik parte hartu zuten. Euskal Herrikoez gain, beste bazter askotako arraunlariak izan genituen: Kantabria, Asturias, Herrialde Katalanak, Zaragoza, Italia etab. Ergometro proba 2000 metro luze izan zen. Ergometro guztiak pantaila handi batera lotuak egon ziren eta bertan arraunlari bakoitzak bere "ontzia" ikusi zezakeen, benetako estropaden antzera. Honen inguruan informazio gehiago Irutxuloko Hitzan aurkituko duzue.

I. "Open Internacional Euskadi" ospatuko da asteburuan Bilbon 16/11/2009

ORIO banku mugikorra

Azaroaren 21 eta 22an, I. Open Internacional Euskadi ospatuko da Bilbon. Hasiera emango zaie arraunketa olinpikoko denboraldiari Nerbioiko uretan. Larunbatean 16:00etan eta igandean 12:00etan arituko dira. Selekzio autonomikoek eta klubek parte hartuko dute estropadan: Aquitania, Katalunya, Nafarroa, Valentzia, Andaluzia, Kantabria eta Euskadi izango dira selekzioak eta klubak, Castropol, Colindres, C.N.Sevilla, C.N.Mediterraneo, Orio, Santurtzi, Arkote, Santiagotarrak, Lodosa, Ur Kirolak, Hondarribia, Lutxana eta Zarautz.

 

Zerrendak aurkezteko epea zabaldu dute Orioko Arraun Elkartean 15/11/2009

Gaurtik Abenduaren 11 bitartean presidente hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu ahal izango dira Orioko Arraun Elkartean. Halaxe erabaki zuten joan den ostiraleko batzarrean. Bertan hauteskunde egutegia eta mahai batzordea aukeratu zuten. Horrela, zerrenda bakarra aurkeztu ezkero Abenduak 15ean zuzenean Presidente berria izendatuko dute. Zerrenda bat baino gehiago aurkeztu ezkero, Abenduak 19an jokatuko diren hauteskundeetara itxoin beharko dugu hurrengo lau urteetarako (2010-2013) Orioko presidentea nor izango den jakiteko. Bestalde, ohiko batzarrean urteko kirol emaitzak eta emaitza ekonomikoak aztertu zituzten...

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak presidente gabe jarraitzen du 15/11/2009

San Pedro

Datorren igandean, presidentea eta direktiba berria izatea espero du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Ezohiko Batzarra egingo dute berriro, 3.deialdia izanik. Goizeko 9:30etan emango zaio hasiera eta gai-zerrendan jorratuko den punto bakarra lehendakariarean hautaketa izango da.

 

Pasai Donibanek Urko Kortajarena fitxatu du 13/11/2009

Urko Kortajarena

Urko Kortajarenak Pasai Donibanen arraun egingo du datorren denboraldian. Azkeneko bi urteak Pasai San Pedron eman ditu Antxotarrak. Aurretik Trintxerpen eta Donibanen bertan aritu da. Pasaiako hiru taldeetan egon da pasaitarra.

Jose Manuel Franciscok Izortz Zabala jarraitzea nahi du 12/11/2009

Izortz Zabala

Jose Manuel Franciscok, Urdaibaiko entrenatzaileak, Izortz Zabala jarraitzea nahi du. Bermeotarra erretiroan pentsatzen zegoen baina galiziarraren etorrerak gauzak aldatu ditzake. Nahiz eta bi patroi izan, Izortz Zabalarekin kontatu nahi du. Lur Uribarren eta Asier Aregorekin lehiatu beharko du.

Azken erantzunak
Euskotren 2010. Galicia garaile
Usuario Anónimo, 06/09/2010
Non: Lekeitioko estropadetan Zumaia eta Bizkaia nagusi
Portu eta Santoña
Usuario Anónimo, 05/09/2010
Non: Trintxerpek, play off-etan, lehen urratsa emanda!
Santoña eta Zumaia-B
Usuario Anónimo, 05/09/2010
Non: Trintxerpek, play off-etan, lehen urratsa emanda!
emaitzak, kirolak.net
Usuario Anónimo, 04/09/2010
Non: Erandion Zumaia eta Orio nagusi
irailak 4, lekeitioko emaitzak
Usuario Anónimo, 04/09/2010
Non: Erandion Zumaia eta Orio nagusi
Gehiago...
 

Hecho con Plone

Este sitio cumple con los siguientes estándares: