Jose Manuel Franciscok Izortz Zabala jarraitzea nahi du
Jose Manuel Franciscok, Urdaibaiko entrenatzaileak, Izortz Zabala jarraitzea nahi du. Bermeotarra erretiroan pentsatzen zegoen baina galiziarraren etorrerak gauzak aldatu ditzake. Nahiz eta bi patroi izan, Izortz Zabalarekin kontatu nahi du. Lur Uribarren eta Asier Aregorekin lehiatu beharko du.
Talde batean hiru patroi egoteak laguntza baino gehiago kalte egin diezaioke klubari. Franciscok arraunlari beteranoen presentzia ezinbestekotzat ikusten du, eta inguruan konfiantzako pertsonekin lan egin nahi du galiziarrak. Argi dagoena Urdaibaik talde sendoa eraikitzen ari dela da eta hurrengo urtean goi-mailan jardungo duela ez du inorrek zalantzan jartzen.


