Pasai Donibanek Urko Kortajarena fitxatu du
Urko Kortajarenak Pasai Donibanen arraun egingo du datorren denboraldian. Azkeneko bi urteak Pasai San Pedron eman ditu Antxotarrak. Aurretik Trintxerpen eta Donibanen bertan aritu da. Pasaiako hiru taldeetan egon da pasaitarra.
Pasai Donibanek argi du ez duela maila berriro galdu nahi eta horretarako kalitate handiko arraunlariak fitxatu ditu. Talde sendo bat eraikitzen ari da eta esperientzia duten arraunlarien presentzia nabaria da. Karlos Mendizabal, Urko Arraras eta Urko Kortajarenaren fitxaketek horien adierazle dira. Antxotarrak aurreko urteko kasua ezagututa, ez du gehiago itxoin eta San Pedro utzi du. Libian arraunlari dezente daude denboraldi berriari begira zer egin ez dakitenak. Entrenatzaile berri bat eta direktiba berri bat izan arte ez dute ezer erabakiko.


