Sanpedrotarra Arraun Elkarteak presidente gabe jarraitzen du
Datorren igandean, presidentea eta direktiba berria izatea espero du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Ezohiko Batzarra egingo dute berriro, 3.deialdia izanik. Goizeko 9:30etan emango zaio hasiera eta gai-zerrendan jorratuko den punto bakarra lehendakariarean hautaketa izango da.
Tentsio handia San Pedro aldean. Gaur goizean dena erabakita eta gauzatua uztea nahi zuten baina presidente izateko hautagairik ez da aurkeztu eta horren ondorioz beste astebeteko epea eman dira. Presidente bat izatea ezinbestekoa da kluba martxan jarraitzeko baina momentuz ez da inor aurkeztu. Hurrengo egunetan mugimenduak egongo dira eta nahiz eta egoera samurra ez izan, igandean dena lotuta uzteko asmoa dago.


