Zerrendak aurkezteko epea zabaldu dute Orioko Arraun Elkartean
Gaurtik Abenduaren 11 bitartean presidente hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu ahal izango dira Orioko Arraun Elkartean. Halaxe erabaki zuten joan den ostiraleko batzarrean. Bertan hauteskunde egutegia eta mahai batzordea aukeratu zuten. Horrela, zerrenda bakarra aurkeztu ezkero Abenduak 15ean zuzenean Presidente berria izendatuko dute. Zerrenda bat baino gehiago aurkeztu ezkero, Abenduak 19an jokatuko diren hauteskundeetara itxoin beharko dugu hurrengo lau urteetarako (2010-2013) Orioko presidentea nor izango den jakiteko. Bestalde, ohiko batzarrean urteko kirol emaitzak eta emaitza ekonomikoak aztertu zituzten...
Bestalde, ohiko batzarrean urteko kirol emaitzak eta emaitza ekonomikoak aztertu zituzten. Kirol arloari dagokionez Orio bezalako elkarte batentzako urtea makal xamarra izan da, batez ere, Kontxako estropadan gehiago espero zuten. Aipatu behar da taldea oso gaztea dela, 26 urte bataz beste, eta hurrengo urteetarako talde honetan esperantza handiak jarrita dituztela. Hurrengo urtean arraunlari gehienak jarraituko omen dute behintzat.
Arlo ekonomikoari dagokionez, urte zaila izan omen da. Aurreko urteekin alderatuta aurrekontu txikiagoa izan dute, 2006ko aurrekontuen mailakoa. Eta gaur egungo krisialdi honetan murgilduta, zuzendaritza berriak zail izango du aurtengo aurrekontua hobetzea.
Trackback (URI)
Ortzaikatik ??
"todoremo" foroan irakurri det erainkuntza berriarekin hastekoak omen dira Orion. Bitartean, Ortzaikan kokatuko omen dira eta uretako entrenamenduak bertatik izango omen dira, "gimnasia" aldiz polikiroldegian eginez moldatuko omen dira. Egia al da guzti hau?



Animo ba !!