Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 November 17 Gipuzkoako arraun denboraldirako egutegia definitua
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Gipuzkoako arraun denboraldirako egutegia definitua

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/11/17 23:22

Gipuzkoako Arraun Federazioak 2010eko arraun denboraldiko egutegia definitu zuen Donostiako kirol etxean eginiko bileran.Traineruetan, uztailaren 21ean Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da eta astebete beranduago, 28an, Euskadikoa. Traineriletan, apirilaren 17an aurreneko estropada Donostian izango dute, zazpi estropada puntuagarri izango ditu ligak. Batelei dagokionez, urtarrilaren 24ean emango zaio hasiera ligari, hala ere, aurretik estropadak egongo dira maila honetan. Aulki Mugikorrean, urtarrilaren 31ean hasiko dute Euskadiko Liga Bizkaian. Traineruetan ere jaitsiera estropadak ospatuko dira, otsailaren 20an Hondarribian eta otsailaren 28an Orion. Hona hemen egutegi osoa:

Trackback (URI)

???

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/11/17 14:19
Zer da lekuaren zutabean aipatzen den "Donostia Kiriko" hori?

Donostiarra antolatzaile

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/11/17 23:26
Ba aipatzen duzun estropada hori Donostian egingo dela eta Donostiarrak antolatuko duela. Baina egia esateko traineruaren izena, Kiriko, zergatik jarri duten ez dakit...Gipuzkoako Federazioari galdetu behar.

Donostiarra¿?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/11/18 10:03
Batel lehiaketak Donostiarrak antolatuko dituela? Ez al da ba Donostiarra trainerura bakarrik dedikatzen?

Bestalde, Kiriko EZ da Donostiarraren trainerua.

Kiriko???

Honek bidalia Iune Trecet Non 2009/11/18 14:05
Donostiarraren trainerua ez da Kaiarriba??????

Kaiarriba ez

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/11/18 14:35
Ea, argitzen dudan kontua. DONOSTIARRA da arraun-taldearen izena edo marka. Alabaina, arautegiak ez omen zuen izen hori erabiltzen, eta KAIARRIBA izeneko klub bat sortu zen. Klub hori da, esate baterako, Portugaleteko San Nikolas klubaren izena bezala, izen huts bat da, baina estropadetan PORTUGALETEk hartzen du parte, ez San Nikolasek.
Donostian gauza bara, Kaiarriba da klubaren izena, baina estropadetan DONOSTIARRAk hartzen du parte, ez Kaiarribak.

Ontziaren izena beste kontu bat da, Portugaleten, adibizez, Jarrillera da traineruaren izena. Donostian berriz, 2008an Kiriko izeneko trainerua erabili zuten (aurten Urkiko neskek erabilia). Aurten Lugañene erabili dute (Arraun lagunaken traineru historikoa), eta gero Kastrok utzitako traineru gorri hori. 2010ean, ideiarik ere ez ze erabiliko duten.

Beraz:
Kluba, Kaiarriba (nolabait por imperatibo legal) :).
Taldearen konpetizio izendapena edo marka: DONOSTIARRA.
Traineruaren izena, segun eta zein den ontzia: Kiriko, Lugañene, etab.
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: