TKE Elkartearen Batzar Orokorra azaroaren 20, 21 eta 22an Arantzazun
Datorren asteburuan, azaroak 20, 21 eta 22an, TKE Elkartearekin zerikusia duten inguruko gaien inguruko lan eta eztabaida jardunaldiak ospatuko dira Arantzazuko Santutegiko hotelean. Jardunaldi hauek burutu ostean, Batzar Orokorra egingo dute.
Batzar Orokorreko gai zerrrenda honako hau izango da:
·Bermeon egindako azken Batzar Orokorreko aktaren berrespena.
·Zuzendaritza Batzordeak elkartearen kudeaketarekin zerikusia duten urteko azken hiruhileko gaien aurkezpena egingo du. Kontu ekonomikoak ere mahai gainean jarriko dira.
·Hala erabakitzen bada, klubek eta kudeaketa erakundeek TKEko arauak aldatzeko egindako proposamenen onarpena.
·Galde-eskeak.



Arantza(zu)k
Gaur irakurri dut berria eta izugarri poztu naiz. TKE ligako taldeak, Arantzazun batzartuko dira ligaren nondik norakoen inguruan hitz egiteko, batzar orokorra egiteaz gain.
Bestelako esparruetako gogoetaldietan parte hartutakoak gara eta hau ikusita, pena txiki bat badut (akaso, komunikabideek ez dute jaso behar bezela eta oker nabil)
Gogoetaldietako oinarrizko helburua izaten da, begiak, preskektibak, ikusmira ezberdinak irakusteko gai diren pertsona ezberdinen aportazioetatik ikastea. Dirudienez, ligako elkarteak bakarrik dira batzar honetan elkartuko direnak eta euren artean hitz egingo dute; baina nik uste, halako gogoetaldietarako arraun muinetik aparte dauden jendearen esperientziak, ikasgaiak jasotzea izatea ona... eta bestetik, ez inor garela uste dugulako, baina halako lekuetan idatzi duten/ditugun gogoetarako gaiak, gogoetarako gaiak dira eta arraunaz, ia arraun elkarteetako jendea beste pentsatu, aztertu eta ikusi dugu. Sarritan, barru barruan zaudenean, ez da pertsona kapaz izaten kanpora begiratzeko... eta gainera, kanpoko aportazioak ezerezaren pare jarri izaten ohi ditugu, uste baita, barru barruan daudenak direla gehien dakitenak. Eta sentitzen dut, baina barru barruan daudenak ez dira gehien dakitenak!
Pena, halako gogoetaldietarako ez dela deialdi zabalagoa egiten, eta pena aportatzeko prest egon daitekeen/gaitezkeen jendeari gonbidapenik ez egitea. Arraunaren alde eta arrauna maite dugun jende asko baitago, gogoetaldietan parte hartzeko prest!
Honekin ez dut inolaz ere esan nahi ateak zabalik ez ditugunik izan. Elkarteen ateak beti daude zabalik laguntzeko prest daudenentzako... baina gogoetaldietako funtzioa beste bat izaten dala iruditzen zait.
Hala ere, nire animorik beroenak Arantzazun bilduko direnei... ea Arantzarik gabeko larros ederreago bat irteten den TKE liga