Pasai Donibanek igandean egingo du Batzar Orokorra
Pasai Donibane Arraun Elkarteak Batzar Orokorra antolatu du iganderako. Batzarra Donibaneko zinema aretoan izango da. Lehenengo deialdia 11:00etan burutuko da, eta bigarrena 11:30etan. Gai zerrendak hiru puntu izango ditu: Lehenengo aurreko aktaren irakurketa eta honen onartzea, bigarrena 2009ko Balantze eta Memoriak, eta azkenik proposamen, galdera, eta eskakizunen txanda. Informazio gehiago Oarsoaldeko Hitzan izango duzue.
TKE Ligan jardungo dira sanjuandarrak eta horretarako aldaketa dezente eman dira talde arrosan. Antxon Sistiaga izango da presidente berria, Etxabe zuzendari teknikoa eta entrenatzaile postuan Igor Makazagak jarraituko du. Karlos Mendizabal, Alain Osanbela, Urko Kortajarena, Etxabe, Urko Arraras eta Beñat Korta arraunlariak fitxatu dituzte. TKE Ligan mantentzea izango da Errekaren helburua eta horretarako talde sendo bat eraiki nahi dute.


