Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 November 20 Joseba Fernandezen erronka handiena
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Joseba Fernandezen erronka handiena

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/11/20 13:38
Joseba Fernandez

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan eginiko adierazpenetan, Joseba Fernandezentzat Castroko entrenatzaile izateak bere erronka handiena izango dela azpimarratu du. Aurreko urteetan Juan Mari Etxaberekin jadun da laguntzaile bezala baina denboraldi berrirako ardura guztia sanjuandarraren eskuetan egongo da.

Ardurako postua dela argi du pasaitarrak, hala ere prest dagoela ziur dago."Ahal den guztia jarri beharra dugu, aurrekontu handia dugu, herri guztia atzean izango da eta badakigu zer dagoen eta zer egin behar dugun" esan du." Gogo osoarekin ekingo diot, taldea ikaragarria da, batez ere arraunlariak duten kalitate eta konpromezuagatik" adierazi du. Fitxaketen inguruan ere hitz egin du. "Bi fitxaketa burutu ditugu, zorionez jendea jarraitzekotan egon da, bi arraunlarik utzi dute eta beste bi etorri dira, konfiantza osoa dugu gazteek eman duten mailakin eta elkarrekin berriro goi mailan egoteko helburu argia dugu" azpimarratu du. Ez du zalantzarik irabazteko taldea dela."Argi daukat irabazteko taldea dudala, ez gu bakarrik, Kaiku, Uradaibai, Astillero edo Orion ere beti irabaztea eskatzen da eta gu talde horretan gaude eta irabazten ez bada ondorioak egon daitezke eta erantzunak eskatuko dizkidatela badakit" adierazi du. Barrutik arrauna asko aldatu dela ohartarazi du."Arraunlarien jarrera berdina da baina prestakuntza aldetik medikua, nutrizionistak sartzen ari dira eta nahiko produktu polita gauzatzen ari gara saltzeko eta denen artean begiratu beharra dugu gazteen sarrera nola burutu arrauna zaintzeko" komentatu du.

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: