Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 November 23 TKE Elkartea harrobiaren alde
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

TKE Elkartea harrobiaren alde

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/11/23 12:42
TKE

Asteburuan Arantzazun ospatutako batzar orokorrean, harrobiaren aldeko konpromezua izatea adostu zuten. Elkartea osatzen duten kub guztiek, azpitaldeetan egiten den lana babestea eta sendotzea erabaki zuten. 2013rako 8 arraunlari propio izan behar ditu traineruak nahitaez. Aurreneko batzarrean aktak eta balantze ekonomikoak onartu ziren eta ondoren eginiko ezohiko batzarrean, hurrengo denboraldirako lege batzuk berritzea adostu zen. Arautegi aldaketak:

·Arraunlari propio eta ez propioen inguruan hausnarketa sakona burutu ostean, harrobian oinarritutako filosofia babestea onartzen da, kluben egonkortasunerako.

·19.1.a(aurreneko fitxa klubean edo azpikategorietan 3 urte egotea) 2 arraunlari propio izatea traineru titularrean behartzen da 2011 denboraldirako, 3 arraunlari propio 2012rako eta 4 2013rako. Urte honetan 8 arraunlari propio izan behar ditu traineruak.

·Traineru barruan hausturaren bat egoten bada estropadaren aurreneko 20 segundoen barruan, lesioa bat izango balitz bezala alderatuko da. Horrela irteera baliogabetzat kontsideratuko da eta 3 segundoko zigorra ezarriko da.

·Erlojupekoak 3 estropadetara murriztuko dira.

·2010 denboraldirako, 12. jardunaldi arte aurreneko 6 igandeko estropadetako txandek larunbateko estropadan lortutako emaitzen baitan ezarriko dira.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: