Hondarribia Arraun Elkarteak 5 baja izango ditu denboraldi berrirako
Hondarribia Arraun Elkarteak 5 baja izango ditu 2010 denboraldirako: Asier Puertas, Beñat Elzo, Aritz Jauregi, Ion Parra eta Karlos Mendizabal utzi dute kluba. Mendizabal Pasai Donibanera joan da eta beste lauak arrauna utzi dute. Fitxaketa bat burutu dute: Asier Carballeda, San Pedrotik. Blokea mantentzea lortu dute Hondarribi aldean. Aurten emandako maila handia izan da eta talde berdina mantentzeak, goi mailan jardutea ziurtatzen die.
Mikel Orbañanosek gidatuko du taldea beste urtebetez. 9.denboraldia izango da oriotarrarentzat eta orain hiru urte hasitako ziklo berri bat gauzatzeko helburua du. 2008an hiru urterako sinatu zuen, aurreko urtean 3.postua lortu zuten TKE Ligan eta hurrengo denboraldirako beste pauso bat eman nahi dute. Zaila izango dute baina konfiantza osoa dute banderen lehian egoteko. Hondarribia hobeto moldatzen itsaso zabalean eta egoera hori aprobetxatu nahi dute garaipenak lortzeko. Asier Carballedaren fitxaketak batez ere, indar gehiago emango dio traineruari eta aurten falta izan zaioan zorte puntu hori hurrengo denboraldian izatea espero dute.


