Pasai Donibaneren Batzar Nagusian parte-hartze handia
Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteak joan den igandean eginiko bileran parte hartzea handia izan zen. Gai zerrendako puntu guztiak onartu ziren. Batzarra Donibaneko zinema aretoan egin zuten 11.30etatik aurrera, eta herritar zein bazkide askok hartu zuten parte bertan, Oarsoaldeko Hitzak adierazten duen bezala.
Ehun pertsonatik gora bildu ziren batzarrean. Hiru puntu zituen gai zerrendak. Lehenengo, aurreko aktaren irakurketa eta onartzea egin zuten, jarraian 2009ko Balantze eta Memoria egin zuten eta, azkenik proposamen, galdera, eta eskakizunen txanda izan zen. Arraun Elkartearen esanetan "oso pozik gaude herritarrekin eta bazkideekin. Parte-hartzea handia izan zen, eta dena bide onetik joan zen. Gai zerrendako puntu guztiak onartu zituzten bazkideek" adierazi zuten.


