Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 November 26 "Kirol harria-herria"jaialdia
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

"Kirol harria-herria"jaialdia

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/12/11 00:23

Datorren abenduaren 27an, Donostiako Belodromoan, arratsaldeko 17:30etan, aurreneko aldiz, zazpi lurraldeetako kirolariak bilduko dira, beraien kabuz antolatutako jaialdian. Maite duten herria ofizialki ordezkatzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Bat egite eta uztartze gune berri bat osatzeko asmo sendoarekin burutuko dute jai eguna. Euskal Herriko kirolariek ateratako manifestua:

"Azken urteotan, abenduko oporraldia Euskal Herriarekiko sentimendua dugun kirolariok biltzeko erreferentzi garaian bihurtu da. Urte sasoi honetan, inoiz baino gehiago, Euskal Herria aintzat hartzen dugun kirolariok, elkar ezagutzeko, bat egiteko eta gure ibilbide propio bat, elkarrekin egiteko gogoa zein beharra sentitzen dugu.

Atzerrian edo etxean, banaka zein taldeka, neskak eta mutilak, amateur edo profesional izan, egoera berdintsua dugu. Elkarrengandik banatzen, elkarren aurka jartzen eta elkarri bizkar ematera eramaten gaituzten federazio eta txapelketetan gaude murgilduta.

Guk, gure herria maite dugun kirolariok, sentitzen dugun maitasuna ordezkatua izan dadila nahi dugu; maite dugun herria ofizialki ordezkatu nahi dugu. Sentitzen dugunari uko egin gabe egin nahi dugu kirola.

Zazpi lurraldeetako kirolarion artean, Euskal Herriko kirol munduak duen aberastasun osoaz etorkizunerako oinarriak jartzen hasiak gara. Bat egite eta uztartze gune berri bat osatzen ari gara.

Kirola nagusi izango den arratsalde honetan, ez dira beste hainbat bertso, musika eta antzerki adierazpen ere faltako. Egitarauan aipatutako ez ditugun sorpresarik ere izango da. Jende olatu handi bat espero dugu habian dugun estropadarako".

Zatoz!!

                                                                                          Euskal Herriko Kirolariak

Trackback (URI)

Info gehiago

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/11/26 11:50
Nun ikusi daiteke egitaraua eta informazio gehiago??

Info gehiago

Honek bidalia estropanet Non 2009/11/26 16:12
Euskal Herriko kirolariek manifestua bidali dute. Oraingoz informazio hori eman digute. GARA egunkarian gaur ere albiste da jaialdia. Hala ere, aurrexeago informazio gehiago lortzen badugu, jarriko du webgunean.

Euskal Herriko Kirolariak

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/12/10 00:43

Mila kirolaritik gora dira jada Euskal Herria ofizialki ordezkatzeko eskatu duten kirolariak.

Ekimen honen inguruko informazio gehiago hemen aurkituko duzue:

http://www.euskalherrikokirolariak.org/

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: