Bizkaialde Fundazioa Kaiku, Urdaibai eta Arkoterekin
Bizkaialde Fundazioak, beste urtebetez herrialde honetako kirola babestuko du. Bizkaiako kirola garatzeko sortu zen orain hamar urte. 2009/2010 denboraldirako 19 talde izango dira laguntzak jasoko dituztenak. Eta horien artean Kaiku, Urdaibai eta Arkote taldek egongo dira. 1,1 milioi euroko laguntza izango dute klubek, goi mailan jarduten dutenek jasoko dute diru kopuru hau.
59 enpresa dira fundazioan elkarlanean ari direnak. Nahiz eta krisi ekonomiko batean murgilduta egon, goi mailako kirolari diru laguntza emateko asmoa garbia erakutsi dute. Garai txar hauetan eliteko kirolari babesa ematea garrantzitsua da eta estatu mailan lehiatzeko eta emaitzak lortzeko ezinbestekoa dute erakundeen babesa. Kaikuk, Urdaibaik eta Arkotek eskertuko dute diru laguntza.


