KAE Ligak kluben sarrerak, irteerak eta berrespenak egiteko epea ireki du
Aurreko albistean fitxaketen, bajen eta berrespenen epea ireki dela informatu dugu. KAE Ligako arduradunekin harremanetan jarri gara eta kluben sarrerak, irteerak eta berrespenak burutzeko izango dela jakinarazi digute. KAE Liga sortu zenetik urtero egiten duten prozesua da, horrela eskatzen dutelako elkartearen estatutuek. Laburbiltzeko, traineru berri batek elkartean parte hartu nahi badu, KAE 2 Ligan hasi beharko du eta traineru bat baja baldin bada, proiektua aurrera atera ezin duelako, elkarteari komunikatu beharko dio epe horretan. Jarraitzeko asmoa duten traineruek berrestu egin beharko dute. Informazio gehiago, www.liga-arc.com webgunean.


