Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 December 18 Josetxo Aranburu:"Traineru lehiakorra gauzatzea da helburua"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Josetxo Aranburu:"Traineru lehiakorra gauzatzea da helburua"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/12/28 20:00
Josetxo Aranburu

Josetxo Aranburu bueltan da. 2002tik 2007ra Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente izan zen. Kluba suspertu zuen. Ezerezetik goi mailara eraman zuen taldea. Konfiantzazko jendearekin inguratu eta Arraun Elkartea berpiztu zuen. Orain, berriz, eginkizun guztiz ezberdina izango du. Zuzendaritza guztiz berritu du. Aurten emandako maila ematea badaki zaila izango dela baina gogotsu eta ilusio handiarekin dago denboraldi berriari aurre egiteko.

Ze egoeran dago Sanpedrotarra Arraun Elkartea ekonomi eta kirol arloan?

Ekonomi arloan ondo dago. Babesleak jarraituko du eta alde horretatik lasaitasuna ematen dizu etorkizunari begira. Kirol arloan ez hain ondo. Hamaika arraunlarik utzi dute taldea eta hiru errekuperatu ditugu. Baja asko dira baina traineru polita egiten ari garela uste dut.

Zeintzuk izango dira zuzendaritza berriaren helburu nagusienak?

Zuzendaritza berriaren helburu nagusiena traineru lehiakor bat gauzatzea izango da. Aurten mutilek eman duten maila ikaragarria izan da eta badakigu maila hori mantentzea zaila izango dela. Arraunlari dezentek utzi dutenez kluba lan gehiago egin beharrean gaude baina gogotsu.

Jende berria egongo da zuzendaritzan edo aurreko urteetan egon den jendea jarraituko du?

Zuzendaritza berria izango da. Bakarrik Jose Manuel Oiarbidek jarraituko du ordezkari lanetan. Jende berria ez dakit zeren eta aurreko urteetan zuzendaritzan aritu gara baina aurreko denboraldian zeudenak ez dute jarraituko.

Zenbat arraunlari dituzue gaur egun?

22 mutil ditugu klubean. Kopuru polita da ikusita zenbatek utzi duten taldea. Hilabete hauetan zehaztuko da dena baina 22-24 arraunlari izango ditugu. Bigarren trainerua ateratzeko ez digu ematen baina beste elkarteekin elkartuz lortuko dugu denek arraun egitea.

Gabi Larrinaga izango da entrenatzailea?

Bai. Gabi Larrinaga izango da entrenatzailea. Aurten Aitor Baldaren laguntzaile bezala aritu da. Gaitasun handiko arraunlaria da, beteranoa eta uste dugu pertsona aproposena dela.

TKE Ligak, Arantzazun eginiko bileran, harrobia babestea adostu zuen arraunlari propioen kopurua igoaz. Zure ustez arrauna irabazten ateratzen da erabaki honekin?

Nere iritziz, bai. Arraunlari propioen kupoarekin ados nago. Gipuzkoako klubak berdin gaude egoera honen aurrean. Beste batzuk baino diru gutxiago daukagu eta gure arraunlariak babestea ongi deritzot. Klub indartsuen aurrean ez dago ezer egiterik baina legeak babesa hori ematen digu eta lehiaketari mesede handia egingo dio, bestela alde handiak egongo dira. Ongi dago dirua egotea baina diru gehiegi egoteak min egin diezaioke talde askori.

Nola ikusten duzu arraunaren etorkizuna?

Ondo. Liga indartsuak daude. TKE Liga oso liga polita eta indartsua da eta KAE Liga ere lehiaketa garrantzitsua da. Gaur egun ditugun arauak hobetu daitezke baina ezin gara kexatu. Arautegia ongi dago baina arlo batzuetan aldatzea komeni da.

Adibidez?

Aurrekontu orekatuago bat ezarri behar dugu Arraun Elkarteen artean. Ezin da onartu kluben artean dauden aldeak handitzea, erregulatu beharra dago arraunaren onerako. Ez dut esan nahi denek aurrekontu berdinak izan behar ditugunik baina oreka bat mantendu beharra dago.

Aukeratzekotan TKE Liga ala Kontxako bandera?

TKE Liga zalantzarik gabe. Kontxa bi estropada dira eta liga berriz, 20 estropada eta nere ustetan meritu handiagoa du ligak irabaztea Kontxa baino. Erregularrena izatea lorpen handiagoa da. Kontxa estropadarik garrantzitsuena da baina ez da dena eta TKE Ligak aldiz, denboraldi osoan eginiko lana saritzen du.

 

 

 

 

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: