Sestaoko udaletxeak, Kaiku omenduko du
Larunbatean, Sestaoko udaletxeak, Kaiku Arraun Elkartea omenduko du. Urte amaiera honetan, hainbat sari eta omenaldi izaten ari dira. Lortutako garaipenen ondorio dira. Hala ere, hurrengo denboraldirako pentsatzen hasi beharra dago. Azaroan hasi zituzten entrenamenduak Jose Luis Kortaren mutilek eta hurrengo hilabeterako aurreneko estropada jaitsiera izango dute, hain zuzen ere, Kaikuk antolatutako estropadan. Bloke berdina mantentzea lortu dute eta ikusita ze maila eman duten, denboraldi berrirako bandera garrantzitsuenak irabazteko hautagai nagusienak izango dira.


