Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 December 29 Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak, Korta, Aitor Balda eta Pako Prieto omendu ditu
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak, Korta, Aitor Balda eta Pako Prieto omendu ditu

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/12/29 10:08
Aitor Balda

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak atzo gauean eginiko galan, Jose Luis Korta, Aitor Balda eta Pako Prieto omendu zituen. 2009 denboraldian burututako eta lortutako emaitzengatik saritu zituzten. Aitor Balda eta Pako Prietoren kasuan, hainbat urte arraunaren munduaren egon eta gero, arrauna uzten dutelako omendu zituzten. Jose Luis Korta aldiz, Kaikun jarraituko du entrenatzaile bezala. Nahiz eta urteak aurrera joan, Ortzaikaiko gizasemeak ez du arrauna uzteko asmorik.

Pako Prieto, 40 urtez Pasai Donibaneko presidentea izan da. Ibilbide oso luzea gauzatu du talde arrosean. Urrian kargua uzteko erabakia hartu zuen. Jende berriari paso ematea beharrezkoa zela iruditu zitzaion. Horrela, Antxon Sistiagak hartu zuen lekukoa garai berri bati hasiera emanez. Aitor Baldak ez ditu hainbeste urte egin arraunean. San Pedron hasi zen oso gazte. Libiaren garai onenak ezagutu zituen eta Kontxako bi bandera lortu zituen. San Pedro uztearekin batera, arrauna alde batera utzi zuen. Hala ere, Bermeotik jasotako eskaintza onartu zuen urte batzuk beranduago. Urdaibaien lan ona burutu ostean, etxera bueltatu zen. Oraingo honetan, arraunlari eta entrenatzaile bezala. Moreak berpizteko helburuarekin onartu zuen erronka. TKE Ligara igo ziren. 2008an, San Pedro bederatzi urte eta gero Kontxarako sailkatzea lortu zuen eta aurreko denboraldian TKE LIgan 2.postuan amaitu zuten. Pako Prietok eta Aitor Baldak utziko duten hutsunea handia izango da. Arraunari agur esan diote. Orain beste batzuen ordua da.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: