Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 December 30 Kaiku 2009, historiako trainerurik azkarrena?
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Kaiku 2009, historiako trainerurik azkarrena?

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/12/30 11:46
Kaiku txapeldun: arraunak gora!

2009.urtea amaitzear dago. Urtean zehar eman diren lorpenak eta emaitzak baloratzeko garaia da. Aztertzerako garaian talde baten izena besteen gainetik nabarmentzen da: Kaiku Arraun Elkartea. TKE Ligan, arraunlari propioen legearekin ezin izan zuen bloke sendo bat atera. Hala ere, 7.postuan amaitu zuten. Aldiz, mugarik ez zuenean talde indartsuena ateratzen zuen. Titularrak traineru barruan egon direnean, estropada guztietan gailendu dira eta nola gainera. Jose Luis Kortaren esanetan, arraunaren historian egon den trainerurik azkarrena izan da. Askotxo esatea da agian? Garaiak ezberdinak dira baina Kortak esaten badu, sinisgarritasun handia duten hitzak dira. Baina arraunaren historia oso luzea da eta talde asko izan dira lorpen handiak izan dituztenak. Gaur egun klubek eta arraunlariek dituzten baliabideak ez zituzten garai batean. Arrauna asko aldatu da arlo guztietan eta taldeak alderatzeak eta hau bestea baino azkarragoa dela esateak ez gaitu inora eramaten. Azterketa sakon bat burutzea da zuzenena garai bakoitza kontuan hartuta.

Ekainean, Mutrikuko estropadan, aurreneko aldiz, arraunlari onenekin jardun zen sestaoko taldea. Nahiz eta entrenamendu gutxi burutu, bandera irabaztea lortu zuten. Korta ere harrituta geratu zen, ez zuen espero horrelako maila erakutsiko zuenik traineruak. Mutrikun atera zuen talde berdinarekin Bizkaiko Txapelketa eskuratu zuen Kaikuk. Gerora, Hondarribian, Euskadiko Txapelketa irabazi zuten sekulako estropada burutu ostean. Espainiako Txapelketan, azkeneko luzean Pedreña gainditzea lortu zuten. Baina Kontxan, bai sailkapen estropadan, eta baita bi jardunaldietan eginiko estropadek txapela kentzekoak izan ziren. Arraunzale guztion iragarpeneta bandera eskuratzeko zegoen Kaiku, baina erakutsi zuen maila eta atera zituen aldeak denei ahoa zabalik utzi ziguten. Lehenengo jardunaldian 19:12ko debora egin zuten. Kortaren iritziz, eguraldia eta itsasoa lagun izan da, 2006an Castrorekin lortutako errekorra hautsiko zutela ziur dago.

Arraunaren historian, tripulazio eta talde bikainak egon dira. Korta berak, zuzentzen zuen Lasarte-Michelin taldea horren adibide. 80.hamarkadaren hasieran Kaikurekin izandako trainerua, Kontxako banderak lortuaz. Zumaiak, 80.hamarkadaren erdialdean ere sekulako taldea izan zuen, bandera eta estropada dezente eskuratu zituen garai horretan. Gerora Pasai Donibanek izandakoa eta batez ere, 90.hamarkadaren hasieran Libiak izan zuen tripulazioa. 1993an, estropada guztietan gailendu ziren moreak. Santurtziko bandera lortzea falta izan zitzaien Julian Osak gidatzen zuen taldeari. Urte berean, hainbat urtez mantendu den errekorra lortu zuten Kontxan, 19:23:57ko denborarekin. 1996 eta 1997an Oriok izan zuen koadrila ere aipatzekoa izan zen. Altxerri, Urbieta, Orbañanos eta gainontzekoek osatu zuten taldea aparta izan zen. Urte batzuk beranduago Kantabriarren ordua iritsi zen, batez ere Astillero eta Castrorekin. 2009an Kaiku izango dugu nagusi. Historiako trainerurik azkarrena esatea gehiegi izango da batzuentzat, besteentzat aldiz, guztiz bidezkoa. Arrauna asko aldatu da. Orain 20 urte arraunlari guztiek lanean zeuden. Entrenatzaileek ere berdin. Orain, berriz, entrenatzaile eta arraunlari gutxi batzuk arraunari dedikatzen diote egun guztia. Gaur egun, materiala asko hobetu da. Traineruak hobeto prestatuta daude. Arraunek ere pisu gutxiagoa dute eta mugitzeko erosoagoak dira. Egurrezkoak edo fibrazkoak izatea aldaketa handia suposatzen du. Jose Luis Kortak agian arrazoia izango dugu zeren eta berak, pertsonalki eraman ditu aipatutako talde indartsuenak baina ez denak. Gaur egun dauden baliabideak aurreko urteetan zeuden baliabideekin alderatzea ez da bidezkoena. Ez dugu inoiz jakingo Kaikuk garai bateko Libia gailentzeko gai izango ote zen aukera berdinekin edo Libia hori Lasarte Michelin irabazteko. Galdera gehiegi erantzun askorentzat.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: