Gipuzkoako Traineru Txapelketa Getarian
Bihar, Uztailak 22, 2009ko Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Getarian, 19:00etatik aurrera. Aurtengo txapelketa 38. edizioa izango da gizonezkoetan eta emakumezkoetan berriz 2. edizioa. Aurreko urteetako irabazleen zerrenda (palmaresa) hemen ikusi dezakezue. Emakumezkoetan 3 traineru arituko dira lehian: Hondarribia, Getaria-Tolosa eta Zumaia. Gizonezkoetan berriz, 9 traineru izango dira lehiatuko direnak: Hibaika, Trintxerpe, Donostiarra, Pasai Donibane, Zumaia, Zarautz, Orio, Hondarriba eta San Pedro. Guztira 156 arraunlari ikuskizuna emateko asmoarekin. Onenak irabazi dezala!
Gipuzkoako Traineru Txapelketa - Palmaresa
Lehen txanda (emakumezkoena)
- Getaria - Tolosa
- Zumaia
- Hondarribia
Bigarren txanda
- Donostiarra
- Hibaika
- Trintxerpe
Hirugarren txanda
- Pasai Donibane
- Zumaia
- Zarautz
Laugarren txanda
- Orio
- Hondarribia
- San Pedro


