Sarrerak: 2010
- July (53)
- June (46)
- May (39)
- April (39)
- March (48)
- February (45)
- January (44)
Lidergoa jokoan Euskotren Ligan 2010/07/30
Emakumezkoen Liga bueltan da, astebeteko atsedenaren ostean. Lidergoa jokoan jarriko dute asteburu honetan Galzia eta Gipuzkoako selekzioek. Bi klubek puntu kopuru bera bildu dute lehen lau estropadetan: 14 puntu. Bihar, Getxon, Euskotren Ligako 5. estropada puntugarria jokatuko da arratsaldeko 18:30etan. Igandean, Zumaian, ligako 6. estropada ospatuko da goizeko 11:30etan. 6.000 euro banatuko dira saritan, eta lau ontziek 2.778 mteroko distantzia osatu beharko dute estropada honetan. Estropada hauen ondoren, bi jardunaldi gehiago geratuko dira Euskotren liga amaitzeko.
San Miguel Liga lan erditan 2010/07/29
Denboraldiko lehen erdiak sailkapen buruan utzi ditu Orio eta Urdaibai. Batez ere ontzi gipuzkoarra, 8 puntuko aldea kentzen baitio Bermeoko klubari. Lehiaketako lehen hilabeteak argi erakutsi du parekotasuna erabatekoa dela San Miguel Ligan. Larunbatean, Getxon, ligako 9. estropada puntuagarria jokatuko da arratsaldeko 19:00etan. Igandean, abuztuko lehen egunean, denboraldiko 10. estropada jokatuko da Zumaiako uretan eguerdiko 12:00etan. Pasa den denboraldian eguraldi txarra zela eta, bertan behera utzi zen estropada. Zumaiak bere zaleen aurrean jardungo da, eta lana ona egiten saiatzeaz gain, 11. postua saihesteko azken ahalegina egingo du. 11. postu horrek igoera eta jaitsiera kanporaketa jokatzera eraman dezake.
Kaiku, Euskadiko txapeldun 2010/07/28
Kaikuk Euskadiko Txapelketa lortu du gaur Zierbenako uretan. Jose Luis Kortak arraunlari onenak atera ditu, eta tripulazio horrekin areriorik ez dutela erakutsi dute beste behin. Espainiako Txapelketa eta Kontxako banderarako hautagai nagusienak direla ez du jada inorrek zalantzan jartzen. Bigarren postuan Orio sailkatu da. Gipuzkoarrek aurreneko txandan jardungo dira, eta erreferentziarik ez izateak kalte egin die. Hirugarren postuan Hondarribia iritsi da. Kale ona zutela baliatuz, estropada polita burutu dute hondarribitarrek. Txanda honetan Urdaibai kanporatua izan da, Hondarribiren kalean nabarmen sartu delako. Arraunek elkar jo dute, eta epaileek Bermeoko taldea kanporatzea erabaki dute. Laugarren postuan San Juan helmugaratu da 30 segundotara. Horrela, Kaiku, Orio eta Hondarribia izango dira Espainiako Txapelketan parte hartuko duten euskal ordezkariak. Emakumezkoen Federazio sarian, Getaria-Tolosa gailendu da Bizkaiaren aurretik. Minutuko aldea atera die helmugan gipuzkoarrek bizkaitarrei. Emaitzak eta sailkapenak:
Kaiku eta Urdaibai dira faborito nagusienak Euskadiko Txapelketan 2010/07/27
Kaikuk eta Urdaibaik Zierbenan dute denboraldiko bigarren test garrantzitsua. Aurrenekoa Bizkaiko Txapelketa izan zen, eta bertan Sestaoko taldea izan zen azkarrena. Orain, Euskadiko Txapelketa jokatuko da eta bi ontziek helburu berberarekin ekingo diote estropadari: bandera lortzea. Bi talde bizkaitarren arteko lehia izango da, baina ez da Orio ahaztu behar. Gipuzkoarrak ez dira paseatzera aterako, eta banderaren lehian egon nahi dute. Hala ere, arraunlari propioen legerik ez egoteak Kaiku eta Urdaibai bezalako taldeei mesede gehiago egiten die, askatasun oso emanez tripulazioa osatzerako garaian. Gipuzkoatik Hondarribia, San Juan eta Zumaia arituko dira, Oriorekin batera. Bizkaitik, berriz, Kaiku, Urdaibai, Zierbena eta Isuntza. Bihar arratsaldeko 18:30etan hasiko da proba Zierbenako uretan.
TKE Ligako ordezkari donostiarrak 2010/07/27
TKE Ligara igotzeko asmoa eta helburua du Donostiako ordezkari zuzena den Donostiarra traineruak. Hala ere, hori noiz gertatuko zain, sutsuki zain gauden bitartean, ezin dugu ahaztu badirela arraunlari donostiarrak TKE Ligan dabiltzan beste ontzietako tostetan. Hamabi dira arraunlari horiek, eta ez nolanahiko arraunlariak gainera. Horra: Gabi Larrinaga, Iñaki Arrieta, Loren Jauregi, Iker Aranburu eta Lander Larrauri San Pedron; Axier Kolina, Haritz Etxebeste eta Fernando Balentziaga Orion; David Sainz, Alain Osanbela eta Ion Piñeiro San Juanen; eta Asier Etxebeste Castron. Gai horixe jorratu du Irutxuloko Hitza egunkariko Itzurun gehigarriak. Elkarrizketa egiten zaie arraunlari horiei, eta aurtengo denboraldian egindakoari eta egitea espero dutenari buruz mintza zaizkigu.
ITURRIA: Tornozulotik bloga
Bideo finish sistema erabiliko da San Miguel ligako estropada guztietan 2010/07/26
TKE Elkarteak deboraldia bukatu bitarte geratzen diren estropadetan bideo finish sistema erabiliko du. Helburua lehiaketa gero eta hobea izatea da, eta San Miguel ligak daukan parekotasuna aintzat hartuta, bideo finish sistema erabiltzea erabaki da. Bideo finish-a TKE Elkarteak arrauna hobetu eta modernizatzeko beste pauso bat da. Bideo finish-a erlojupekoan egin diren estropada guztietan erabili izan da orain arte, baina traineruen arteko parekotasuna ikusita, elkarteak sistema hori estropada guztietan erabiltzea deliberatu du. G93 enpresa izango da bideo finish-aren hornitzailea, GPS sistemaren bitartez San Miguel ligako estropadetako jarraipena GPS egiten duen enpresa bera.
Oriok ez du hutsik egiten 2010/07/25
.
Santurtzi garaile Lekeition 2010/07/25
Lekeition jokatu den El Correo-BBK Sari Nagusian, Santurtzik erdietsi du garaipena Camargo eta Isuntzaren aurretik. Garaipen honekin Santurtziarrek lidertza sendotu dute. KAE 1 ligako azkeneko hiru estropadetan gailendu dira, eta beste ontzien gainetik daudela erakutsi dute Ibon Gaztañazpiren mutilek. Hasiera ez zen batere ona zen, baina pixkanaka espero zen maila ematen ari dira bizkaitarrak. Sailkapen orokorrean 86 puntu ditu Santurtzik. Isuntzak eta Camargok 81 eta 80 punturekin daude, eta laugarren postuan Zierbena aurkitzen da 74 punturekin. Oraindik dezente geratzen da liga amaitzeko, baina Santurtzik ondo bideratua dauka liga eskuratzeko. Emaitzak eta sailkapenak.
Santoñak lehian egon nahi du 2010/07/25
KAE 2 ligan gauza asko daude oraindik erabakitzeke. Aurreko astean Pasaian lortutako garaipenari jarraipena eman dio gaur Santanderren Santoñak. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan aurkitzen dira kantabriarrak, eta lehian erabat murgildu dira. Bigarren postuan Ondarroa sailkatu da. Bizkaitarrek estropada txukuna burutu dute gaurkoan. Donostiarraren bigarren traineruak hirugarren postuan iritsi da, lan bikaina eginez. Getaria eta Portugalete laugarren eta bosgarren postuan sailkatu dira. Getariarrek puntu bat murriztea lortu dute Portugaleterekiko. Hala ere, Portugalete sendo jarraitzen du lidertzan. Emaitzak eta sailkapenak.
Urdaibairentzat Iberdrola bandera 2010/07/24
Urdaibaik estropada itzela burutu du gaur Pasaiako badian. Jose Manuel Franciscoren metodoek bere fruituak ematen hasi dira, eta nola gainera. Gaurkoan indartsu daudela erakutsi dute bermeotarrek. Bou Bizkaia ontziak zeresana eman nahi du denboraldi honetan, eta lehian egoteko maila duela demostratu nahi du. Orio bigarrena izan da 9 segundotara. Lidertzan sendo jarraitzen dute oriotarrek, baina ezin dira erlaxatu. San Juanek ez du bere eguna izan, eta seigarren postuan sailkatu dira bere zaleen aurrean. Aurretik Astillero, Tiran eta Castro iritsi dira. Sailkapen orokorrean Orio da lehena 72 punturekin. Bigarren Urdaibai aurkitzen da zazpi puntura, eta San Juan hamaikara. Bihar, leku berean, Kofrandiako bandera jokatuko da eguerdiko 12:00etan. Erlojupekoan arituko dira traineruak. Emaitzak eta sailkapenak.
Santurtzi eta Isuntza dira faboritoak 2010/07/24
KAE 1 ligako zortzigarren estropada, hau da, XXV.El Correo ikurriña-BBK sari nagusia jokatuko da, bihar, Lekeitioko uretan (12:00). Entzute handiko bandera da jokoan egongo dena, eta, printzipioz, txanda nagusiko taldeak dira irabazteko faboritoak: Santurtzi, Isuntza, Camargo eta Zierbena. Beraien artean banatu dituzte orain arteko banderak. Camargok irabazi ditu hiru, Santurtzik bi eta Zierbenak zein Isuntzak bana. Liderra, ordea, Santurtzi da, 74 punturekin, eta bigarren, Isuntza, hiru puntura. Bihar, hain zuzen, zaleen aurrean ariko dira Lekittarra ontzikoak. KAE 2 ligako zortzigarren estropada, berriz, Santanderren jokatuko da, bihar (12:00). Portugaleteren Jarrillera trainerua da liderra, nabarmen, gainera. 95 puntu dauzka. Getariak, berriz, 86 ditu, eta Zumaia B-k, 81.
ITURRIA: www.berria.info
Pasaiako badian jokatuko dira TKE Ligako 7 eta 8.jardunaldiak 2010/07/23
Bihar eta etzi, Pasaiako uretan jokatuko dira TKE Ligako 7 eta 8.jardunaldiak. Larunbatean Iberdrola Bandera jokatuko da, Pasai Donibanek antolatua. Binaka aterako dira traineruak, hiru txandetan. Txanda bakoitzean lau ontzi irtengo dira, bi itsasoruntz, eta beste biak porturako bidean. Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera estropadari. Igandean, leku berean Kofradiaren XVI.Bandera jokatuko da, eguerdiko 12:00etan. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatzen du estropada, eta bertan erlojupekoan jardungo dira ontziak. Lau luze eta hiru ziaboga emango behar dituzte taldeek. Orio da liderra 61 punturekin.
Zigor espedientea ireki diote Tiraneri 2010/07/23
TKE Elkarteko Lehiaketa Batzordeko epaile bakarrak zigor espedientea abiatu du Tiran Arraun Elkarteari, 2010eko uztailaren 17an eta 18an Moañako estropadetan gertatuko antolakuntza akatsen inguruan (balizak eta harmailak). Akats horiek elkarteko diziplina arautegian jasotako zigorrak erabakitzea ekar dezake.
Gipuzkoako eta Bizkaiko Txapelketak jokoan 2010/07/20
Getaria-Tolosak sendo jarraitzen du Gipuzkoako Ligan 2010/07/20
Getaria-Tolosak garaipena erdietsi zuen igandean Orioko uretan. Bigarren jardunaldia jokatu zen, eta aurreneko jardunaldian bezala Getaria-Tolosako neskek eskuratu zuten garaipena. Bigarren postuan San Juan sailkatu zen 12 segundotara. Pasaiatarrek estropada txukuna egin zuten. Sailkapen orokorrean Getaria-Tolosa da lehena 8 punturekin. Bigarrena San Juan aurkitzen da 5 punturekin. Eta Zumaia eta Orio 3 punturekin daude berdinduak.
Arkote nagusi Beteranoen Ligan 2010/07/19
Larunbatean jokatu zen Beteranoen Ligako 3.jardunaldian, Arkoteko ontzia izan zen azkarrena. Plentzian ospatu zen estropada, eta bertan erlojupekoan jardun ziren traineruak. Estropadan zehar denbora onenak markatu zituen Lutxana-Deustuk, baina azken 100 metroetan arazoak izan zituen korrienteekin, eta denbora dezente galdu zuen. Horrela Arkotek lortu zuen garaipena etxekoen aurrean. Bigarren postuan Getxo sailkatu zen 10 segundotara, eta Lutxana-Deustu hirugarren tokian, 11ra. Ligako beste hiru ontziek denbora gehiago galdu zuten. Sestaok, Ibaialdek eta Endaikak minutu bat gehaigo behar izan zuten estropada burutzeko. Horrela, sailkapen orokorrean Arkote da lehena 17 punturekin. Bigarrena Lutxana-Deustu aurkitzen da bi puntu gutxiagorekin. Hurrengo estropada abuztuaren 14ean jokatuko Getxoko uretan. Emaitzak eta sailkapenak:
ITURRIA: www.todoremo.com
Pedreña garaile, emozioz beteriko estropada eskainiz 2010/07/18
Santurtzi estilora 2010/07/18
Santoñak Pasaia gustuko du 2010/07/18
Aurreko astean Pasaiako badian nagusitu ziren. Astebete ondoren leku berdinean garaipena errepikatzea lortu dute Santoñakoek. Ematen du Pasaiako kanala gustuko dutela kantabriarrek. Bigarren postuan beste talde kantabriar bat sailkatu da, Colindres. Hauen ondoren, hirugarren postuan Zumaia B helmugaratu da. Gipuzkoarrak maila ona ematen ari dira KAE 2 ligan. Laugarren eta bosgarren postuan Portugalete eta Getaria sailkatu dira. Bizkaitarreak abantaila handitzea lortu dute sailkapen orokorrean. Lidertzan sendo jarraitzen dute Portugaletekoek. Emaitzak eta sailkapenak.
Galiziak lidertza eskuratu du 2010/07/18
Galiziarrak pozik egoteko motiboak dituzte. Asteburu bikaina gauzatu dute beraien herrian. Bi estropadetan gailentzea lortu dute, eta horrez gain, lidertza eskuratu dute. Gipuzkoarrekin berdinduak daude sailkapen orokorrean 14 punturekin. Gaurkoan ere garaipena lortu dute galiziarrek. Atzo ez bezala, gaurko estropadan lana gogotik egin dute etxekoek. Gipuzkoarrek maila bikainean aritu dira, eta ziabogan denbora onena markatu dute. Azkeneko luzean, aldiz, galiziarrak nagusitu dira. Bizkaia hirugarren postuan sailkatu da. Hurrengo asteburuan ez da estropadarik izango. Bi asteburu barru Getxon izango du hitzordua Euskotren ligak. Emaitzak eta sailkapenak:

Zumaiako II. Ikurriña

