Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 January 12 Gaizka Garmendia etxera itzuli da
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Gaizka Garmendia etxera itzuli da

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/01/12 10:04
Gaizka Garmendia

Gaizak Garmendia etxera itzuli da San Pedro utzi eta gero. Zarautz Arraun Elkartean arituko da. Arraunari lotuta jarraitzeko asmoa zuen eta herriko taldean jarduteko konpromezua hartu du. Trintxerpen, Hondarribian eta San Pedron egon eta gero etxera itzultzea erabaki du. Manu Maritxalarrek gidatzen duen Tostartean saiora eginiko adierazpenetan Enbata ontzian patroi eta laguntzaile gisa lanean hasi dela baieztatu zuen. Denboraldi bukaeran San Pedron jarraitzeari lehentasuna eman zion baina zuzendaritzan zeuden zalantzak tarteko kluba utzi zuen. " Zer zegoen ikusi eta gero eta familia kontuan hartuta etxera itzultzea erabaki dut". " Zarautzetik deitu zidaten ea laguntzeko prest nengoen eta baiezkoa eman nien" adierazi du. Aurreko astean hasi zituen entrenamenduak eta dagoeneko lanean ari da. " Entrenamenduak hasi ditut eta orain zuzendaritzarekin bildu, kluba nola dagoen ikusi eta ze baliabide dauden aztertzen ari gara".

Hegoi Intxauspe izango da entrenatzailea. Oraindik ez da zehaztu burutuko duen lana baina laguntzaile bezala jardungo da. " Gauzak oraindik finkatu gabe daude. Arraunlari askok kluba utzi dute eta taldea eraberritu egin da eta hori dena antolatu beharra dago. Hegoiri aholkuak emango dizkiot eta ni laguntzeko prest egongo naiz". Gorka Aranberri Enbata ontzian jarraituko du. " Beste albiste ona Gorka Aranberriren jarraipena da eta horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen du patroi posturako" azpimarratu du. Gaizka Garmendiak argi du Zarautzen helburua TKE ligan mantentzea izango dela. " Argi dugu klubaren helburua mantentzea izango dela, taldea asko gaztetu da eta esperientzia gutxiko arraunlariak ditugu eta momentu honetan perspektiba ezberdinak daude taldean". Hegoi Intxauspek eskertuko du patroi beterano baten laguntza eta kluba inor baino hobeto ezagutzen duena.

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: