Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 January 23 TKE Liga uztailaren 3an hasiko da
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

TKE Liga uztailaren 3an hasiko da

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/01/23 21:27
TKE liga

TKE elkarteak gaur ospatu duen batzarrean behin behineko egutegia onartu da. Uztailaren 3an emango zaie hasiera. 18 jardunaldi izango ditu ligak. Horrekin batera elkarteko zuzendaritza batzorde berria hautatu da. Kide diren klub guztiek hartu dute parte batzarrean. Piter Bravo jarraituko du elkarteko presidente bezala. Astillerok eta Pasai Donibane-Koxtapek Arkote eta Samertolameuren tokia hartu dute eta TKE elkarteko bazkide berriak dira. Hona hemen lehengo eta bigarren deialdietan erabaki diren puntuak eta egutegi probisionala:

Lehenengo Batzarra:

·Azken aktako irakurketa eta onarpena (Arantzazu): pasa den azaroan Arantzazun egindako batzarreko akta onartu da.

·2009ko denboraldiko kontuen onarpena: 2009ko kontuak eta balantzeak aurkeztu dira, eta eman beharreko azalpenak eman ondoren, 2009ko denboraldi txosten ekonomikoa ontzat jo da aho batez (12 ordezkariek aldeko botoa eman dute). Kontuen dirutza 700.000 eurokoa da.

·2009ko Zuzendaritza Batzordearen kudeaketaren onarpena: TKE elkarteko presidenteak, Piter Bravo Jaunak, denboraldiaren laburpen txiki bat egin du, eta kudeaketa aho batez onartu da.

·Aho batez onartu da bazkide berrien onarpena: Astillero eta Pasai Donibane-Koxtape. Arkote eta Samertolameu klubak dagoeneko ez dira TKE elkarteko bazkide.

Bigarren Batzarra:

·Bandera bakoitzean dirutan banatuko den kopurua 22.500 eurokoa izango da, iazko kopuru berdina.

·Maiatzaren 1erako klubek 25.000 euroko bermea ordaintzea onartu da. Diziplina aferaren batetik salbu dauden klubei 2009ko irailaren 30ean itzuliko zaie berme hori. Aferaren baten murgilduta daudenentzat, ordea, abenduaren 31 arte mantenduko da indarrean berme hori.

·Egin beharreko bozketaren ondoren, TKE elkarteko Zuzendaritza Berria hautatu da, aho batez (aldeko 12 boto). Batzorde berriaren osaketa:

    ·Presidentea: Piter Bravo (Castro)

    ·Idazkaria: Josetxo Aranburu (San Pedro)

    ·Diruzaina: Luis Unanue (Zumaia)

    ·Bozeramailea: Jose Manuel Sotelo (Tiran)

2010 denboraldiko egutegia (TKE liga)

·Uztailak 3: Astillero

·Uztailak 4: Kaiku (Portugalete)

·Uztailak 10: Pedreña

·Uztailak 11: Telefonica

·Uztailak 17: Moaña (Tiran)

·Uztailak 18: Estropada pribatua Galizia

·Uztailak 24: Pasai Donibane

·Uztailak 25: Pasai San Pedro

·Uztailak 31: Getxo

·Abuztuak 1: Zumaia

·Abuztuak 14: Zarautz

·Abuztuak 15: Zarautz

·Abuztuak 21: Estropada pribatua

·Abuztuak 22: Hondarribia

·Abuztuak 28: Orio

·Abuztuak 29: Castro

·Irailak 18: Bermeo

·Irailak 19: El Corte Ingles (Portugalete)

 

 

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: