Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 January 26 Gabi Larrinaga:"Aurreko urteko Libia eta aurtengoa guztiz ezberdinak izango dira"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Gabi Larrinaga:"Aurreko urteko Libia eta aurtengoa guztiz ezberdinak izango dira"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/02/05 21:13
Gabi Larrinaga Libia

Bigarren urtez jarraian, arazo dezente izan dituzte San Pedro aldean zuzendaritza eta taldea osatzeko. Josetxo Aranburu presidente izendatu zutenean hasi zen egoera normalizatzen. Arraunlari askok utzi dute kluba, 11 guztira. Erronka handia moreentzat. Gabi Larrinagak gidatuko du taldea. Badaki zer dagoen eta non dagoen. Tostartean saioan eginiko adierazpenetan San Pedrok izango dituen eginbeharreko nagusienak azaldu ditu. "Oraintxe 32 arraunlari ditugu seniorretan, horietako asko berriak arraunaren munduan eta San Pedron, 11 arraunlarik utzi dute taldea eta gure erronka maila mantentzea izango da. Aurreko urtearekin konparatuz guztiz ezberdina izango da. Traineru berri bat egiten ari gara eta ikusi beharko da nola erantzuten dugun" adierazi du Gabik, kosziente lan asko egin behar dutela arraunlari berriekin."Ez dakit ze maila emango dugun, talde berri bat da, blokea gauzatu behar da eta kalitatezko entrenamenduak egiten hasi behar gara pixkanaka".

Setaoko estropada jaitsieran ez zuen parte hartu Libiak, Larrinagaren ustetan entrenamenduak behar ditu taldeak."Lehiaketak garrantzitsuak dira baina traineruak denbora behar du eta nahiago dut entrenamendu saioak burutu mutilekin". Joandako arraunlari batzuk itzultzeko asmorik ote duten galdetuta uste du jada ez dela inor animatuko."Norbait etortzen bada primeran, baina oso zaila da gaur egun arraunlari bat etortzea, otsailean gaude eta taldeak eginak daude eta ezin gara pentsatzen jarri zein etorriko den eta zein ez" adierazi du. Klubaren inguruan egon diren arazoak ez dute batere lagundu donostiarraren iritziz."Aurreko urteko arazo berdina egon da baina aurten gainera arraunlari dezentek utzi dute kluba. Zuzendaritza berria berandu iritsi zen eta ez zuen deborarik izan arraunlariekin hitz egiteko. Hala ere, egoera bideratu du eta gogotsu daude eta hori garrantzitsua da" azpimarratu du. Erronka berri bat moreentzat.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: