Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 January 28 EKFBk ez du arraunik egiten
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

EKFBk ez du arraunik egiten

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/02/08 23:35

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB), Euskal Kirolaren II.Gala ospatu du Donostiako Kursaal aretoan. Bertan 42 euskal kirolari eta talde saritu ditu. Euskal taldeek eta euskal federazioek eginiko lana eta esfortsua eskertzeko burutu dute ekitaldia. Sarituak ikusita argi dago euskal kirola baino euskal kirolariak omendu direla. Euskal Herrian hainbesteko tradizioa duten kirolek ez dute saririk jaso. Bakarrik Felix Espilla Urizarbarrena pilotaria aurkitzen da sarituen artean, gure kirolen omenez. Eta arrauna ahaztuta. Ondo deritzogu kirol gutxituen lana goraipatzea baina arrauna ez da futbola, saskibaloia edo txirrindularitzaren mailako kirola. Arraunak bere ibilbidea egin behar izan du, zaila eta konplexua. Euskal Herrian sustrai sakonak dituen kirola alde batera uztea erabaki da gaurko galan.

Herriek eta herritarrek eginiko lanagatik gaur egun liga indartsu eta lehiakor bat ikusteko aukera daukagu. Kirol lokala da eta horrek erabat baldintzatzen du kirol honen garapena. Arraunzaleen helburua aldiz, ez da beste kirol globalizatuen mailara iristea, hori ezinezkoa da. Arraunak bere abantailak eta mugak ditu eta horiek lantzea eta hobetzea da eginbehar nagusiena. Baina horretarako, ingurukoen laguntza ezinbestekoa du. Eta gaur Kursaalean ez du babesik jasoko. Arraunlariek, Arraun Elkarteek eta arraunzaleek ez dute presentziarik izango Euskal Kirolaren festan. Espainiako Futbol Federazioko presidenteak, Angel Maria Villar jaunak, bere saria jasoko du ordea. Esango didazue, zer egin duen pertsona honek euskal kirolarengatik. Euskal Kirola da arrauna. Euskaldunok eta batez ere, kostako herriek sentitzen duten kirola. Herri baten nortasuna eta lan egiteko modua islatzen duen kirola. Hurrengo baterako arraunlarien lana kontuan hartzeko deia luzatzen diegu EKFBko kideei. Kanpokoa saritu beharrean, etxekoa gehiago baloratzea komeni da.

Trackback (URI)

nazio xelebrea

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/01/28 23:46
hau dek nazio xelebrea daukaguna.

merezita akaso?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/01/29 13:09
Arraunzaleon helburua aldiz ez omen da kirol globalizatuen mailara iristea... baina zergatik ez? ezinezkoa? futbolaren mailara zaila izango da baina pelotaren mailara iristea zergatik ez dugu aspiratu behar?
Arraunak bere ibilbidea egin behar du, zaila eta konplexua omen da... ez nator bat! Zaila eta konplexua arraunaren bueltan daudenak egiten dute, zankotrabatzen abilak diren jendez betea dago!
Eta akaso festa horretan egon beharko luke arrauna... baina egin diezaigun galdera serio bat geure buruari: Zer egin du gaizki gurekin kontatu ez dezaten! eta nik uste, akatsa hortik datorrela! Ez garela pentsatzen jarri zein norabide eman nahi diogun arraunari, zein bide, zergatik eta zertarako? Liga indartsu eta lehiakor bat baina ze ikuspegitik? Ikuskizunaren ikuspegitik? Audientzien ikuspegitik?
Herri baten nortasuna, lan egiteko modua... barkatuko didazu, baina euskaldun nortasuna eta lan egiteko modua ez dugu berdin ulertzen!
Euskalduna ezer izan bada, ausarta, indartsua eta erronka zalea da... aspaldian ausardiarik, indarrik eta erronkarik ez dut ikusi gurean!!
Eutsi goiari!!


sekulakoa !!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/01/29 22:48
Neretzat asuntuaren kakoa honetan dago. Euskal arraun federazioa, zearo baztertua gelditu zen ACTren sorrerarekin, eta hau "belarrasek" federazioko presidenteak ez du inoiz barkatu. Bere protagonismoa hankaz gora joan zen, bere ikuspegi politikoa eta kirol "berak-kontrolatua" hankaz gora joan zen eta hori "kastigatu" dute orain, arraunak euskal federaziotik "alde" egin zuelako. Orain, hor ari da "belarras" jo ta ke mobila suspertu nahian, (ondo dago hori), bainan nere ikuspegitik bere boterea han edo hemen berreskuratu nahi du. Bere botere-kota lortu nahi du. Horrelakoxea izan da beti eta hortan dabilelakotan nago. Traineru estropak, Kontxa... bere eskutatik kanpo daude eta horrek sekulako mina egiten dio. SEKULAKOA !!

agintea

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/01/30 19:42
Euskal federazioak ez du agintzen traineru munduan, beraz normala euskal federazioen artean arrauna ez kontutan hartzea. Oso normala
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: