Jon Elortegik Castro utzi du
Jon Elortegi arraunlaria ez da La Marineran arituko datorren denboraldian. Azkeneko lau urteak Castro Arraun Elkartean eman eta gero, gorritxoen taldea uztea erabaki du. Oraingoz talderik gabe dago baina eskaintzarik ez zaio faltako. Aurreko denboraldian estropada guztietan hartu zuen parte. Etxaberentzat pieza garrantzitsua izan zen. Kontxako bi bandera lortu ditu Castrorekin eta aurreko denboraldiko TKE liga. Kontxako errekorra ere lortu zuten 18:59:94 denborarekin 2006an. Lorpen handiak urte gutxitan. Kantabriara joan aurretik Bermeon aritu zen, Urdaibaien hain zuzen ere. Bou Bizkaiarekin TKE liga lortu zuen 2004ean. Barrikan jaiotako arraunlariak arraunean jarraitzeko asmoa du, oraindik 32 urte ditu eta ziurrena Urdaibaien amaituko du gauzak ez badira asko aldatzen.


