Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February 08
 

Sarrerak: 08 February 2010

Haizearen eraginez Iberiak ezin izan zuen Luancon parte hartu 2010/02/08

Astillero Luancon

Atzo, Luancon ospatu zen estropada jaitsieran haizea izan zen protagonista. Honen ondorioz, Iberiak ezin izan zuen parte hartu estropadan. Zailtasun asko izan zituzten taldeek ontziak bideratzeko. Haize boladen ondorioz, bakarrik hiru traineruk lortu zuten estropada burutzea. Bost talde aurkeztu ziren baina aipatutako Iberia eta Luanco "B" ezin izan zuten trainerua egokitu baldintza horietara. Astillerok lortu zuen garaipena Luanco "A" eta Santoñaren aurretik. Jon Salsamendik gidatzen duen taldea maila polita erakusten ari da. Santoñako estropada jaitsieran hirugarren postua lortu zuten, Pedreña eta Kaikurengandik oso hurbil.

Tolosako presa puzgarria martxan da 2010/02/08

Tolosako presa

Tolosaldeko Arraun Klubak hainbat urtez bultzaturiko proiektua martxan da. Kilometro bat eta 300 metro nabigagarri izango ditu Tolosan Oria ibaiak. Joan den urteko uztailean erakitzen hasi ziren presa puzgarria aurreko astean zabaldu zuten. 1.800.000 euro inguru behar izan dira finantziatzeko. Presa puztuta, uraren maila 80 zentimentro igotzen da, nabigagarritasun baldintzak nabarmen hobetuz. Lehen zegoen distantzia baino %50 handiagoa da. Arrauna praktikatzeko eta entrenamenduak zein lehiaketak egiteko baldintzak hobetu dira. Udal ordezkarien arabera, bi izan dira obraren helburuak: alde batetik, ezohiko uholdeen eragina murriztea, arriskua txikituz; eta bestetik, ibaiaren egoera hobetzea, herritarren erabilera areagotzeko. Tolosaldeko Arraun Kluba gipuzkoako federatu gehien dituen taldea da. Goi mailako trainerurik ez dute baina beheko mailan eta emakumezkoen estropadetan erakusten duten maila ezinhobea da. Urtero batel estropada antolatzen dute Oria ibaian.

Hurrengo estropada

Zumaiako II. Ikurriña 2010 Zumaiako II. Ikurriña

Azken erantzunak
txapelketarik ez!
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/27
Non: Kaiku eta Urdaibai dira faborito nagusienak Euskadiko Txapelketan
Hitzik ere ez !
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/27
Non: Kaiku eta Urdaibai dira faborito nagusienak Euskadiko Txapelketan
Getaria irabazle.
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/17
Non: Camargo eta Portugalete lehen postuari eustera
horiak
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/14
Non: Hondarribiko aulki mugikorrek lan bikaina burutu zuten Sevillan
zilarrezko bi domina
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/14
Non: Hondarribiko aulki mugikorrek lan bikaina burutu zuten Sevillan
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: