Illunberen egoitza berrian lanean hasiko dira
Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartearen egoitza berrian lanean hasiko dira, udaletxeak baimena eman eta gero. Obrak hasteko azkeneko pausoa eman da eta udalaren oniritziarekin lanean hasiko dira udararako dena prest egoteko. Lan horiek egiteko 300.000 euroko aurrekontua izango du. Pasaiako Portu Agintaritzak Arraun Elkarteari utzi dien egoitza portuko eremuan aurkitzen da, Añarbeko Uren eraikinaren aurrean. Azken hilabeetako haizeteek eta euriteek instalazioen egoera okertu dute. Haurren eta helduen artean, 60 bat lagun aritzen dira egunero Illunben arraunean.


