Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February 17 Urumean ontziak ezin behar bezala ibili
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Urumean ontziak ezin behar bezala ibili

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/02/17 18:51
Pedro Indo
"Tornozulotik" blogatik ateratako artikulua:

Arraun Lagunak taldeko Pedro Indo arraunlari ohiari elkarrizketa egiten zaio gaur, Diario Vasco egunkarian. Garai bateko eta gaur egungo arraunketaren arteko desberdintasun batzuk aipatzen dira, baina bereziki, garrantzi handiko kontu bat plazaratzen du Pedro Indok: Urumearen nabigagarritasuna. Aspaditik nahiko zabartuta dago Urumea; lokatz ugari metatzen da ibaiaren ondoan eta bazterretan eta ez da hori konpontzeko behar bezalako garbiketarik egiten. Uraren ibilbidea nekezeagoa egiten du eta leku gehienetan asko urritzen du ibaiaren zabalera eta sakonera.

 

Sakonera eskasak eta ibilgu murritzak guztiz zailtzen ditu ontziak bertatik igarotzeko aukera. Zer esanik ez bosgarren zubi horren obra amaiezinak egoera hori areagotu ondoren. Zer gertatzen da horren ondorioz? Donostiako klubek ezin dutela beren entrenamenduak egin Urumea ibaian, beti egin izan den bezala. Beste hainbat lekuetan ibaien egoera eta itxura txukuntzen ari dira baita kirola egiteko eremuak prestatzeko ere. Donostian aldiz, ibaiaren egoerari ez diote kasurik egiten, kirola gizarteratzeko modurik ez da bultzatzen eta Urumea ibaian arraunlaririk gabe geratzeko arrisku garbia du.

Trackback (URI)

Bronka edo bestela jai daukagu !!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/17 19:24
Egia esan, Tolosan lortu dutena guztiz txalogarria da. Oria ibaiari horrelako erabilgarritasuna ematea pozgarria da. Aldiz, Donostian Urumearen egoera penagarria, OSO. Nere garaian, bota 15 urte, estropadak egiten genituen bertan. Hernaniko ikurriña traineruekin ere jokatu izandu det bertan. Orain berriz, inor ez da ikusten uretan eta egia da horrek ezabatu egiten du arraunarekiko aztarna. Alperrik, BRONKA, SEKULAKO BRONKA, BENETAKO BRONKA egin arte ez da ezer lortuko, ez da arrauna berpiztuko Urumean. Eta lehen bait lehen egin behar da. Ez dago denbora galtzerik. Arraun, Ur-ki, Fortuna, Donostiarra, haso txostenak prestatzen, hemeroteka arakatu, erakutsi Urumearen beharra arraunarekiko, justifikatu bere beharra eta BRONKA han ta hemen.
Bestela, jai daukagu !!
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: