Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February 19 Gipuzkoako Batel Ligako 3.jardunaldia bertan behera
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Gipuzkoako Batel Ligako 3.jardunaldia bertan behera

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/02/19 20:12
Batelak_090104_DSC05310.JPG

Gipuzkoako Arraun Federakuntzak jakinarazi duenez Gipuzkoako Batel Ligako 3.jardunaldia bertan behera geratu da. Donostiako badian jokatzekoa zen jardunaldia ez ospatzea erabaki da eguraldiagatik. Hiru metroko olatuak daude iragarrita bihar arratsalderako eta honen aurrean batel estropadak suspenditzea adostu da. Hurrengo jardunaldia otsailaren 27an jokatuko da Errenterian.

Trackback (URI)

Bengaa

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/19 20:32
Betikua, uain estropa bat gutxiyo ta aste bat geyo itxoitea

Hire "pedora"

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/19 22:59
Ez preokupatu, oso erraza dek.
Joan Donostira, hartu erremolkea eta batela guztiak.
Atera uretara eta jotake olatu tartean ibili, egin sekulako entrenamendua.
Inork ez hau galeraztuko.
A zer ederra, polita, marabillosua, olatu tartean batelan ibiltzea.
Ez eman kulparik inori.
Hi kapaz bahaiz, joan Kontxara eta ibili jotake, inoren aginduak jaso gabe.
Hire "pedora".

Nere "pedora"

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/20 01:08
ez nuen horregatik esaten, gaizki interpretatu didazu.
Nik esaten dudana da ligako estropa guztiyak Kontxan jarriko bazian %50 jokauko ziala, Gipuzkoako Federakuntzakoak buru pixkat izan balute ez zuten jarriko Kontxan ligako estropa bat oraindik neguan gaudenian eta gainea bateletaz ai gea hitzeiten ez triñauataz edo trainerilletaz. Azkenean gazteak estropada bat gutxiagorekin geatzen dia, batzuntzat estropa bat gutxiyo ezta eser, baña ligan 11 estropa dianian 10 geratzen ari dira. Kontxan esin dala jokatu olatuengatik, oso ados nago, ez nagoena ados da aste bat gehiago gazteak estropadarik gabe geratzea.

kulpie, nork du kulpie ??

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/20 01:37
arrazoina duzu,
bainen problemie nondik dator be ??
inork, klubak esan nahi dot, ez dutelako ardurie hartu nahi.
nork eta non antolatuko dabie ba ??
betikuek ??
federaziuei ez emon kulpie, elkarteetako buruzagiei emongo nioke nik kulpie.
martizenarako bazekiten donostien ez zagoela estropadarik jokatzie.
windguruk ondo bezain hobeto markatzen dabie datorren eguraldie.
non egon dire ba arduradunek... elkarteetako buruzagiek...

federazioa erruduna

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/20 15:01
erraza da esatea klubek antolatzeko, baino federaziaoak ez dio laguntza ekonomikorik ematen antolatzen duten klubei eta horrela klub bakoitzak estropada bat antolatzen du eta listo nire ustez lehen bezala federazioak diru laguntzak eman behar dizkio antolatzen duten klubei begira zer gertatzen ari den euskadiko txapelketarekin inork ez du antolatu nahi.zertarako gastatu dirutza bat gero batel 1 edo 2 uretaratzeko, besteek egin dezatela baietz aurten ere portugaleten egin.

iragarrita egotea alperritakoa da...

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/21 13:31
iragarrita bazegoen baino ikusi al duzue ze eguraldi egon den???? eta ze itxaso???? iragarpenen menpe bagaude... ez gara oso urrutira iritsiko... larunbatean palkarik gabe ere moldatuko ziren batelak! eta ez esan txorakeria gehiago!

arrazoi

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/21 14:58
a ze anka sartzea. kostako zaigu berriz orrelako eguraldia edutzitzen estropada baterako gainera ze ondo zegoen itsasoa penagarria gazteek beste astebetez itxaron bearra
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: