Iker Zabala, Urdaibaiko arraunlaria:"Jose Manuel Franciscok argi dauka zer egin behar duen"
Bi estropada jaitsiera jokatuko ditu Urdaibaik eta bietan garaipena lortu du. Sestaon eta Hondarribian gailendu dira eta ikusitakoaren arabera udaran banderen lehian egongo direla ez du inorrek zalantzan jartzen. Iker Zabalak, Tostartean saioan eginiko adierazpenetan entrenatzailearen lana babestu du eta aurreko urtearekin konparatuz giro hobea dagoela azpimarratu du."Urtea ondo hasi dugu, gauzak asko aldatu egin dira eta nahiz eta lehengo urtean Hondarribiko estropada irabazi, giroa ez zen egokiena eta aurten berriz, guztiz kontrakoa da". Jose Manuel Franciscoren metodo eta lan era berriak taldearen dinamika aldatu du."Jose Manuelen lan egiteko era ezberdina da. Argi dauka zer egin behar duen eta badaki zein den helburua. Oso exigentea da arraunlariekin, ez du ezer espekulatzen, beti dago erreferentzien bila eta denok pozik gaude berarekin" esan du Zabalak.
Galiziarraren taldeak beti izan dira indar handiko traineruak eta Bou Bizkaiaren oinarri nagusiena watioak izango dira."Bere taldeak beti izan dira indartsuak, watio handikoak. Aurreko urtearekin alderatuta, aurtengoa taldea sendoagoa da eta gure arma garrantzitsuena izango da". Arraun egiteko era berria da eta arraunkadara egokitu behar dira lehenbailehen."Entrenatzaile bakoitzak bere estiloa du, repaleatzeko kontua zaila da baina arraunean egin beharrra dago, arraunkada berria era egokienen gauzatzeko. Bere teoria du eta horrekin joan behar dugu aurrera". adierazi du Iker Zabalak. Ematen du Urdaibai protagonista izango dela udara honetan.


