Bizkaiko Batel jardunaldia bertan behera
Larunbatean ospatzekoa zen Bizkaiko Batel jardunaldia bertan behera geratu da. Haize boladak direla eta jardunaldia ez jokatzea adostu du Bizkaiko Arraun Federazioak. Hurrengo ostegunean erabakiko da jardunaldia beste egun batean ospatzea edo behin betiko suspenditzea. Zaila izango dute astebururen bat libre aurkitzea, hala ere, datorren astean jakingo da.


