Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February 26 Ezin denean ezin da
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Ezin denean ezin da

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/03/01 19:43
Orio palka.JPG

Ziklogenesi lehergarriaren eraginez, Oriako Traineru Jaitsiera bertan behera geratu da. Ematen du eguraldia gure kontra jarri dela eta nola gainera. Arraunarentzat negu gogorra izaten ari da. Estropada eta jardunaldi dezente suspenditu dira. Batzuetan ondo hartutako erabakia eta beste batzuetan gaizki adostutakoa. Aurreikuspenen arabera mugitzeak hori dakar. Aurreko astean adibidez, 3 metroko olatuak zeuden iragarrita eta azkenean ez zen hainbesterako izan. Kontxan ospatzekoa zen batel jardunaldia ez zen jokatu eta jokatzeko moduan zegoen. Baina aurrena arraunlarien eta ingurukoen segurtasuna bermatzea da. Eta Oriako Traineru Jaitsierako antolatzaileek erabaki zuzenena hartu dute. Agian bihar, 15:30etan jaitsiera burutzeko arazorik ez dago baina ezin dena da sekulako mobilizazioak eragin gero haizeak hankaz gora uzteko dena. Ikuskizun polita ikusteko aukera zegoen baina ezin denean ezin da. Lehenengo pertsonak dira eta gero arrauna eta ez alderantziz.

Trackback (URI)

ados!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/02/26 21:10
ados !

Silogismoetan...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2010/03/01 13:45
Textu hori zuzentze aldera, eta nik dakidala, antolatzaileek (Oriok kasu honetan) ez zuten erabaki bertan behera uztea estropada. Gobernuko agindu bat zen, dena paralizatu zuena (kirol guztiak, garraioak...) eta horregatik bertan behera utzi besterik ez zuen izan Oriok. Ez horrela nahi zutelako, behartuak zeudelako kasik!

Beste estropadak bertan behera geratu direnean, antolatzailea bera izan da erabaki hori hartu duena. Nik uste biak oso gauza ezberdinak direla. Bata gobernu agindu bat eta bestea antolatzailea den elkarte edo federazio horrek hala erabakita. Biak dira ezberdinak!

Lehen kasua dagoenean, ezin da ezer egin. Agindua ematen delako eta agindu hori bete behar delako. Baina bigarrenaren kasuan, zalantza gehiago ditut. Eta honekin ez dut esan nahi, antolatzaileek maliziz edo gogo txarrez bertan behera utzi izan dituenik estropadak. Ziurrenik izango ziren, euren usterako, aski motibo.

Akaso, eta behingoagatik, zergatik dagoen suspenditzeko horrenbeste arrazoi pentsatzen hasteko garaia dugu.
Ez dakit literaturan ze izen zuen duen, oker ez banago silogismoa da
Eguraldi txarra dagoenean, estropadak bertan behera geratzen dira.
Eguraldi txarra, negu garaian izaten da normalean.
Beraz, negu garaian, estropadak bertan behera geratzen dira normalean.

Orduan, bi aukera daude, neguan eguraldi onak jartzea edo eguraldi onak diren garaietan estropadak jartzea!


Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: