Gipuzkoako kiroletako zuzendaritzaren oharra
| OHARRA: Bertan behera uzten dira eskola kiroleko lehiaketak Gipuzkoan, larunbateko 15:00etatik (otsailak 27) igandeko 15:00etara (otsailak 28). | |
| Datorren astebururako iragarrita dauden haize bortitzen aurreikuspenak kontuan hartuz eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzaren argibideei jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak erabaki du bertan behera uztea Eskola Kiroleko Programan sartuta dauden hainbat lehiaketa jarduera, zehazki, 2010eko otsailaren 27ko 15:00etatik (larunbata) otsailaren 28ko 15:00etara (igandea) bitartean aurreikusitakoak. | |
| Halaber, Kirol Zuzendaritza Nagusiak gomendatzen die Gipuzkoako federazioei eta kirol entitateei bertan behera uzteko, ahal duten neurrian, aipatutako orduetan aurreikusita dauden gainerako kirol lehiaketa eta jarduerak, batez ere, kanpoan eta haizea dabilen lekuetan egin beharrekoak. | |
| Mesedez jakinarazi
erabaki hau parte-hartzaile, klub, ikastetxe eta gainerako kirol eragile
guztiei. |
|
| Donostia-San
Sebastián, 2010eko otsailaren 26an. KIROLETAKO ZUZENDARITZA |
|


