Oriako Traineru Jaitsiera suspenditua ziklogenesi lehergarriagatik
Biharko iragarrita dauden haize bortitzen ondorioz, Orio Arraun Elkarteak jakitera eman du Oriako Traineru Jaitsiera bertan behera geratuko dela. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzaren argibideei jarraituz estropada ez jokatzea erabaki da. Herrizaingo sailak alerta gorria ezarri du ziklogenesi lehergarria dela eta. Gainera, bihar arratsaldean kalera ez irtetzeko eskatu dute.



suspenditua