Castroko estropada jaitsiera hurrengo igandean jokatuko da
Castroko estropada jaitsiera hurrengo igandean ospatuko da. Itsaso txarra iragarrita dagoenez, Castro Arraun Elkarteak hurrengo igandera pasa du estropada. Ordu eta estropada eremu berean jokatuko da jaitsiera. Hurrengo asteburua libre aurkitzen zenez, ez dute arazo handirik izan data aldatzeko.


