Mutrikuk ez du areriorik
Bi jardunaldi jarraian estropadarik jokatu gabe egon eta gero, batelek arraunari ekin diote berriro Trintxerpen. Gauzak ez dira asko aldatu eta horren erakusle Mutrikuk lortutako garaipena. Senior mtilen mailan areriorik ez dutela argi uzten ari dira. Bigarrenari, Kirikori, 20 segundo atera dizkio. Alde handia batelak izateko. Jubenil mutilen mailan aldiz, Illunbe izan da azkarrena. Hasiera batean kanporatuak izan dira baina gero epaileek egoera hausnartu ondoren, garaipena ontzat eman diote.Tolosaldea "A" taldearekin lehia estua izan dute eta segundo baten aldearekin gailendu dira moreak. Nesken senior/jubenil mailan Tolosaldeak lortu du garaipena. Sanjuandarrei segundo bakarra atera die. Kadete mutilen mailan etxekoak gailendu dira, Getaria "A" batelaren aurretik. Infantil mutilen mailan Pasai Donibane "A" taldeak irabazi du eta nesken haur mailan Hibaikak. Emaitzak eta sailkapenak.
Trackback (URI)
jubeniletan ILLUNBE nagusi
jubenil mutiletan ILLUNBE izan da irabazlea !!
zergatik ez da agertzen ??
EMAITZAK
illunbe
http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/201036_185236_Copia%20de%20Liga%20Bateles%2010%20(2).xls
Sokoa, Getaria. Batelen parteartzea
Sokoa, larunbata, parteartzea:
http://boards1.melodysoft.com/Estropadak/larunbata-zokoa-9946.html?nombre=batelak+gipuzkoa&link=http%3A%2F%2F&Imagen=http%3A%2F%2F
Getaria, igandea, parteartzea:
http://boards1.melodysoft.com/Estropadak/igandea-getaria-9947.html?nombre=batelak+gipuzkoa&link=http%3A%2F%2F&Imagen=http%3A%2F%2F



ez da horrenbesterako