Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 March 08 Hondarribiko neskak "The Women's Eights Head of the River Race 2010" proba ospetsuan
 
Dokumentu Akzioak

Hondarribiko neskak "The Women's Eights Head of the River Race 2010" proba ospetsuan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/03/08 18:10
Hondarribiko nesken zortzikoa
Datorren larunbatean, Hondarribiko aulki mugikorreko nesken zortzikoak "The Women's Eights Head of the River Race 2010" proba ospetsuan parte hartuko du Londonen. Arratsaldeko 15:00etan emango zaie hasiera (hemen 16:00etan). Bigarren urtez jarraian arituko dira Tamesis ibaian eta Euskal Herriko eta estatu mailako ordezkari bakarrak izango dira. Nazioarte mailan prestigioa handia duen proba da eta beste herrialdeko taldeekin lehiatzeko aukera izango dute hondarribitarrek. Partaidetza handia izango da. 300 ontzik eman dute izena. Guztira 2.700 arraunlari arituko dira. Aurreko urtean 14.postuan amaitzea lortu zuten eta ikusita zer nolako maila dagoen, sekulako lana egin zuten gipuzkoarrek. Hondarribitar ontzia Ainitze Illarramendi, Mar Bosch, Irati Arrizabalaga, Maialen Arrazola, Estibaliz Gesala, Lourdes Guillen, Amaia Gezala eta Maialen Arrizabalaga arraunlariek osatzen dute. Ordezko arraunlariak Amaia Arrizabalaga eta Nerea Seijo izango dira. Lemazain lanetan Borja Jorge arituko da. Goi mailako nazioarteko estropada batean lehiatzeko aukera izanda, lan txukuna egitea izango dute helburu.

.

Trackback (URI)

Hurrengo estropada

Zumaiako II. Ikurriña 2010 Zumaiako II. Ikurriña

Azken erantzunak
txapelketarik ez!
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/27
Non: Kaiku eta Urdaibai dira faborito nagusienak Euskadiko Txapelketan
Hitzik ere ez !
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/27
Non: Kaiku eta Urdaibai dira faborito nagusienak Euskadiko Txapelketan
Getaria irabazle.
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/17
Non: Camargo eta Portugalete lehen postuari eustera
horiak
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/14
Non: Hondarribiko aulki mugikorrek lan bikaina burutu zuten Sevillan
zilarrezko bi domina
Erabiltzaile anonimoa, 2010/07/14
Non: Hondarribiko aulki mugikorrek lan bikaina burutu zuten Sevillan
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: