Pedreña eta Astillerorentzat garaipenak
Gaur arratasaldean jokatu den Astilleroko estropada jaitsieran, Pedreñak lortu du garaipena traineruetan. Aulki mugikorrean Astilleroko zortzikoa izan da azkarrena. Traineruetan, Pedreñaren ostean Pasai Donibane sailkatu da, merituzko bigarren postua lortuaz. Hirugarren Hondarribia sailkatu da eta laugarren etxeko ontzia iritsi da. Orio B bosgarren postuan amaitu du, Mundakak zortzigarren eta Raspasek azken postuan. Aulki mugikorrean Astillero eta gero, Hondarribia sailkatu da. Ondoren Orio eta hauen ostean sanjuandarrak iritsi dira. Estropadan zehar euria izan da protagonista. Haize gutxi izan dute parte hartzaileek baina eguraldi traketsa. Aurreneko lauen postuen emaitzak eta sailkapenak:
AULKI MUGIKORRA 8+:
1.Astillero: 12.37.07
2.Hondarribia: 12.48.22
3.Orio: 12.56.02
4.Pasai Donibane: 13.18.87
TRAINERUAK:
1.Pedreña: 13.35.39
2.Pasai Donibane: 13.44.72
3.Hondarribia: 13.48.13
4.Astillero: 13.49.62
ITURRIA: www.todoremo.com



astillero banderaren irabazle
Sailkapen orokorra, trainerua eta zortzikoaren denborak kontatuz:
1.astillero
2.hondarribia
3.orio
4.koxtape