Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 March 23 Etxabe, Pasai Donibaneko zuzendari teknikoa:"Talde polita osatzen ari gara"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Etxabe, Pasai Donibaneko zuzendari teknikoa:"Talde polita osatzen ari gara"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/03/27 23:01
Etxabe

Hainbat urte arraunean eta entrenatzaile lanetan aritu eta gero, aurten Juan Mari Etxabe bulegoan jardungo da lanean. Zuzendari tekniko bezala arituko da Pasai Donibanen. Castro utzi eta arraunean jarraitzeko asmorik ez izan arren, etxekoen deia jaso eta Pasaiara itzultzea erabaki zuen. Arrosen proiektu berrian parte hartuko du Etxabek, beste modu batera baina ilusio eta gogo berdinekin. Euskadi Irratiko Tostartean saioan eginiko adierazpenetan, talde polita gauzatzen ari dela esan du."TKE Ligara begira talde polita osatzen ari gara, gutxienez ligan mantentzeko traineru indartsua dugu eta alde horretatik espero baino hobeto dago ontzia, gazteak ondo erantzuten ari dira eta hori taldearentzat oso positiboa da". Entrenatzailearen lana nabarmendu du."Igor Makazaga, psikologiaren aldetik lan ona burutzen ari da, taldea oso elkartua dago, giro bikaina dago eta ahal den hobekien egoteko pauso garrantzitsuak ematen ari gara eta Igorrek egiten duen lana eta esfortsua nabermentzekoa da".

Taldea oso ondo ikusten du Etxabek eta jendea gogo handiarenkin dagoela azpimarratu du."Taldea dinamika onean dago, jendea edozer egiteko prest dago, elkarri laguntzen diogu eta planifikazioaren aldetik lan txukuna egiten ari gara. Bateletan, aulki mugikorrean eta traineruan ahalik eta ondoen jardutea da gure helburua eta oraingoz kontentu gaude emandako mailarekin". Kategoria txikietan maila ona erakusten ari dira eta gazteekin konstantzia dela garrantzitsuena azpimarratu du."Bateletan ondo ari gara, hala ere, badakigu gazteekin lan egitea zaila dela eta heziketaren aldetik saiatzen gara gauzak ondo egiten". Nesken trainerua uretaratzeko asmotan dabiltza."Nesken trainerua ateratzekko asmotan gaude, hori da behintzat guk nahi duguna. Hiru batel atera ditugu eta ea trainerua osatzeko aukera daukagun. Baina hori ekainean ikusiko da". adierazi du oiartzuarrak.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: