Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 March 31 Ibai Eizagirre:"Nahiago dut aulki mugikorra, trainerua baino"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Ibai Eizagirre:"Nahiago dut aulki mugikorra, trainerua baino"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/04/08 23:15
Ibai Eizagirre

Raspaseko arraunlariari elkarrizketa

Ibai Eizagirre, Erandioko 26 urteko mutila, makina bat urte pasa ditu arraunean. Ibai Bizkaiko hainbat arraun taldeetan ibilitakoa da eta aurten Raspasen dabil. Lemazaindun laukoan Espainiako txapeldun izandakoa da eta Euskadiko txapeldun baita ere. Arraun munduak bera bezalako arraunlari eta arraunzaleak behar ditu, luzarorako izan dadila.

 



Ibai, zenbat urterekin hasi zinen arraunean?

14 urterekin hasi nintzen arraunean. Lutxana izan zen nere aurreneko kluba, herrikoa. Garai hartan lodi nengoen. Beti izan naiz handia baina gaur egun pisatzen dudana baino gehiago pisatzen nuen. Nire auzokide bat arraunean zebilen eta berak konbentzitua hasi nintzen arraunean. Hasiera gogorra izan zen, lodi nengoen eta horretaz gain, asmatikoa naiz, baina 30 kilo galdu nituen eta asmaren kontua konponduta gogo handiarekin ekin nion eta horren ondorio, 2-koan irabazitako Espainiako Txapelketa.

 

Zure arraun ibilbidean zenbat taldeetan aritu zara? Talde bakoitzetik zer nabarmenduko zenuke?

Esan dezaket "arraunlari galdua" naizela. Lutxanan hasi nintzen, hiru urte eman nituen nere herrian. Emaitzen aldetik garai politenak izan ziren. Jubenil bigarren urtean Santurtzira joan nintzen. Lutxanan soilik hiru jubenil geunden. Horietako bi elkarrekin aritzen ziren eta skiff modalitatea ez dut gustoko, beraz, taldez aldatu nuen. Santurtzin teknika dezente hobetu nuen eta Euskadiko selezkiorako bakarrik arraun egitea gomendatu zidaten. Santurtzin bi urte eman nituen. Arazo batzuk medio, hurrengo urtean errugbian hasi nintzen, arrauna albo batera uzteko baina lortu nuen gauza bakarra aldaketa honekin 40 kilo hartzea izan zen. Horrela, arraunara itzultzea erabaki nuen, Kaikura hain zuzen. 40 kiloak galdu eta Espainiako txapelketa irabazteko aukera izan nuen lemazaindun laukoan. Ez dut Kaikuz ezer gehiago aipatuko. Pontejos izan zen hurrengo geltokia eta hemen ere nahiago ezer ez esatea. Ondoren Getxo izan zen nere taldea. Oso proiektu polita. jende ona eta gustora. Bi urte eman eta gero Getxon, Raspasera joan nintzen eta gaur egun hor nago. Pertsona eta arraunlari berriekin iragan traketsa ahazteko gogo handiekin.

 

Zein da aurten duzuen helburua?

Esan bezala gogo handiekin gabiltza. Nahiz eta askok berriak izan arraunean ondo ari gara eta ilusio handiarekin. Raspasen proiektuak bi alde ditu: aulki mugikorra eta trainerua. Aulki mugikorrean gaudenok esperientzia daukagu baina ikusi beharko da nola erantzuten dugun. Traineruaren helburua, KAE 2 Ligaren erdialdean egotea da. Gogor ekin beharko diogu, aurreko urteko Raspas ikustea zaila izango da baina lanean gogor ari gara eta hori da garrantzitsuena.

 

Aulki mugikorrean eta traineruan ibilitakoa zara. Zein modalitate duzu nahiago?

Nahiago dut aulki mugikorra, gehien aritu naizen modalitatea delako, baina traineruak badu bere xarma. Aulki mugikorra biziagoa da, segundo edo milesima batzuengatik galdu daiteke estropada. Gainera aulki mugikorrarean barruan modalitate ezberdinak daude eta lehiatzeko aukera handiagoak. Trebetasun handiagoa eskatzen du eta arraun egiteko era finagoa da. Trainerua aldiz, ezberdina da. Ziabogak, itsasoa...elementu asko daude zure alde eta zure kontra eta alde horretatik polita da, ezberdina azken finean.

 

Zer egin beharko litzateke arraunketa olinpikoa sustatzeko?

Hasteko praktikatzea eta egitea, zeren eta klub gehienek ez dakite zer den. Bestalde, gazteak modalitate honetan hezitzea. Beraiek ez dute traineruaren presioa eta arraun egiteko teknikarako onuragarria da. Seniorretan badago traineruaren arazoa. Konponbidea? Egutegia aldatzea. Arazoa da espainiako txapelketa ekainean jokatzen dela eta traineruen denboraldia hasten da garai horretan. Askok esango dute ezin dela espainiako txapelketa aldatu selekzio metodo bat delako mundialera jendea hautatzeko. Baina agian metodo horretan dago arazoa. Alemanian adibidez, nahiz eta mundiala abuztuan ospatu, beraien txapelketa geroago jokatzen dute. Hor legoke konponbide bat. Aldiz, traineru egutegia aldatzea ezinezkoa da.

 

Zer du arraunak, urteak joan eta urteak etorri hainbeste sakrifikatzeko?

Galdera ona eta erantzun zaila.

 

Nola ikusten duzu arraunaren antolaketa?

Esan bezala zaila da traineruen egutegia aldatzea baina ez aulki mugikorrarena. Bi modalitateetan jarduteko denbora dago. Zenbat hilabete ematen ditu arraunlariak estropadarik gabe? Askotan hilabete gogorrak dira, lehiaketak ematen duen animo hori gabe. Arazoa gogo falta da eta nagusiki federazioen artean dauden liskarrek eta alferkeri eta inkopententziak.

 

Zuretzat zein da arraunaren Messi?

Arrauna eta futbola ezberdinak dira eta bata bestearekin alderatzea ez da zuzenena. Ez dakit, talde bakoitza arraunlari bat izan behar da eta zein den onena esatea zaila da.

 

Erandiokoa zaitugu, nola ikusten duzu Bizkaiko arrauna? Noizko Bizkaiko Arraun Federazioko webgunea euskaraz?

Ikusten da Kaikurekin gora doala, nahiz eta diruan oinarritzen den taldea osatzeko. Nere ustez gora doa, bakoitzak bere baliabideekin lan txukuna burutzen ari dira. Gabezia? Aulki mugikorra. 80.hamarkadan Kaikuk Kontxako Banderak irabazten zituenean bazituen munduko txapeldunak, Crespo edo Montosa adibidez, eta Santurtzik baita. Oriok hainbat Espainiako txapelketa eta Kontxa irabazi ditu eta zergatik orain ez? Eta webgunearen kontuan, agian gehiago garatu beharko luke bere edukia ezer baino lehen.

 

 

Motxian 

 

  • Traineru bat: Areatarra
  • Kolore bat: Beltza
  • Patroi bat: Asier Zurinaga
  • Arraunlari bat: Melquiades Verduras
  • Estropada bat: Head of the River Race
  • Bidai bat: Munduari bira
  • Leku bat: Banyoles
  • Janari bat: Txipiroiak
  • Amets bat: Izan nun, estizko...


 

 

 

 

 

 

 

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: