Andoni Magan, San Pedroko jubenileko arraunlaria:"Nire ametsa San Pedrorekin Kontxa irabaztea da"
16 urte ditu. San Pedroko jubeniletan ari da arraunean. Arrauna sentitu eta maite duela antzematen zaio. Gauzak argi ditu, badaki zer nahi duen eta non dagoen. Gogo eta ilusio handiarekin dago. Goi-mailara iristeko lan asko egin behar duela aitortzen du baina aldi berean konbentzitua dago etorkizunean San Pedrorekin garaipen handiak lortuko dituela.
Gipuzkoako Batel Ligan 2.postuan amaitu zenuten, pozik ala garaipena lortzea espero zenuten?
Beno, kontentu gaude. Ondo entrenatu dugu ligan maila polita emateko. Gehiago merezi genuela uste dut baina hobeak izan dira eta espero dugu hurrengo urtean zorte gehiago izatea eta lehenengo postua eskuratzea.
Trainerilletan parte hartzeko asmoa duzute?
Trainerilla bat uretaratzen saiatuko gara. Ez gaude arraunlari asko baina espero det trainerilla bat ateratzea eta ligan parte hartzea.
Beraz, zeintzuk izango dira helburu nagusienak Gipuzkoako Trainerilla Ligan?
Gure helburu nagusiena ligaren erdialdean egotea da. Pelotoian egotea da gure asmoa eta irabazteko aukerak baldin baditugu, irabaztera atera.
Orain jubenila zara, baina lehen ontzira iristea izango da zure asmoa, ezta?
Bai, bai. Lehen trainerura iristea da nere asmoa. "Libia" ontziarekin aritzea da nire helburua eta "Libia"-rekin Kontxa irabaztea nere ametsa.
Zenbat urterekin hasi zinen arraunean?
10 urterekin hasi nintzen arraunean. Jada 16 urte ditut eta espero det urte gehiago egotea arraunaren munduan.
Zer du arraunak beste kirolek ez dutena?
Arraunean zuretzat egiten duzu lan. Nahiz eta taldean aritu, fisikoki lehen trainerura iristeko preparatzen da arraunlaria. Goi-mailara iristen zarenean aurretik entrenamendu asko egin behar dira ahalik eta hobekien jarduteko estropada garrantzitsuenetan. Eta hori da azken finean bilatzen ari garena. Hor bakoitzaren lana da garrantzitsuena.
Arrauna droga bat da. Hooby bezala hasten da baina azkenean droga bilakatzen da. Entrenatzeko gogoarekin zaude beti eta horregatik entrenamenduetara joateko beharra duzu.
Nola eraman dituzue entrenamenduak eta ikasketak?
Bueno, badago jendea ondo eramaten duena eta badago jendea ez duena batera ondo eramaten. Ikasketak eta entrenamenduak ahalik eta ondoen eramaten saiatzen gara eta horretan gaude.
Zenbat entrenatzen duzute astean zehar?
Astean bost aldiz entrenatzen dugu. Gimnasioan ordu asko sartzen ditugu, pesak egiten. Ergometroan ere asko aritzen ari gara.
Zure iritziz, zer falto zaio arraunari edo ondo egituratua dago gaur egungo ligekin?
Arrauna gaur egun dagoen moduan ondo ikusten dut. Hala ere, gauza batzuk aldatuko nituzke. Adibidez playoff-ak. TKE Ligan azkena eta azkenaurrena geratu baldin bazara zuzenean jeitsi behar dira taldeak eta KAE-1 Ligan aurreneko bi sailkatuek zuzenean igo behar dute. Zeren eta bi ligen artean alde handia dago eta ez zait justua iruditzen.
Etorkizunean arraunlari profesionalak ikusteko aukera egongo al da, ezinezkoa al da hori gertatzea?
Gaur egun arraunlari gutxi batzuk profesionalak dira. Hortik bizi dira. Nik espero det arraunetik bizitzea, arraunlari onak izatea eta arraunaren maila hobetzea. Arraunean ari dena arraunetik bizi nahi du baina hori zaila da gertatzea. Hala ere, lanera eta gero entrenatzera joan behar bada, ez dago inongo arazorik.
Motzean
·Traineru bat: "Libia" ontzia
·Arraunlari bat: Aitor Balda
·Patroi bat: Juan Carlos Fontan
·Estropada bat: Kontxako Bandera
·Bidai bat: Paris
·Leku bat: Miami
·Amest bat: "Libia"-rekin Kontxa irabaztea
Trackback (URI)
Eta hi nor haiz deus esateko?
Errespetua mesedez!
Aupa Andoni!
Eta Aupa San Pedro!
mila esker!
agur! zaindu!
Zer?
Andoni Magan-i elkarrizketa egin baino lehenago badaude Trintxerpe edota Tolosako arraunlariak. Zer irabazi du aurten? Nire ustez elkarrizketa hau konpensatzeko bateletan aritu diren guztiei elkarrizketa bat egin beharko zenieten, batzuk bera baino gehiago egin baitute eta ez diezue elkarrizketarik egin.
ESNA ZAITEZ GAZTE
Bestalde gipuzkoar liga honetako txapeldun trintxerpetarrei edota txapelketa eskuratu duten tolosarrei egingo nieke elkarrizketa hau: haiek ere lan handia egin dute eta mutiko honi irabazi diotelako.
Animo gazte... ¡oraindik bide luzea dakauzu! Hurrengo urtean klub txiroak zuri ez irabaztea opa dizut, uste dudanez aurten trintxerpetarrek KONTXAKO estropadan 12 segundu sartu dizkizu. Tolosarrek eta Oriotarrek zure etxean kristonena sartu zizuten ere. Ba esandakoa elkarrizketa hau zuri egitea zetzu handirik ez du eta gehiago entrenatzea komeni zaizulakoan nago.
Ez da bere errua
Gazte jatorra dela seguru, baino mesedez: ia edozein taldeko jubenileen mailan haren parekoak badaude eta asko.
Txipa aldatu eta garrantzizko arraunlariak ezagutzera eraman, "entrenatzen dudala" esatearekin konformatzen ez direnak eta aurten banderak lortzem dituztenak.
¡HORI DA!
san pedro eta bere tranpak!
trampas
KAIXO:
AUPA ILLUNBEE!!
¿Eta tipo hau?
Zer egin edo lortu du haren adineko beste arraunlari guztien desberdina dena? Ezertxo ere ez. Bere ontziko arraunlariek hemen agertzeko eskubide berdina edota handiagoa dute, eta estropadetan irabazi dioten taldeek zer? Horkoak bai direla elkarrizketatzeko eta ez ume mimatu hau. Talde dirudunetan arraunlari gazteak: medikua, masajista, entrenatzailea, material berria, instalazio honak, entrenamendu taulak, elikagai espezializatuak... dituzte; eta adibidez Illumbek halakoak ezta teilatu bat ez izan arren, ligan San Pedrori bandera kendu egin dio. Talde urdineko arraunlariek beneteko heroiak dirudite eta beraien abantai bakarra jartzen duten gogo ikaragarria da.
Inork entzun du Pasaiako subentzioak nora dioazten? San Pedrok diru pilo bat eskuratu egin du, eta Illumbek ezta txanpon bat. Egia da hau beste gai bat dela, baino burua erabili eta arraunlarien esfortzua saritu!
AUPA ARRAUNLARI GUZTIEK, batez ere egoera larritan aritzen direnak!
subenciones
subenciones
y sisi mucho bote competitibo, pero ni una bandera este año, y illunbe en canbio se a llebado 3
besteak aurren daude
ala ere bere errua ez da, baina berak ezetz esan beharko luke.
GUZTIZ ADOS
Haber etorkizunean, zerbait irabaztean, beste elkarrizketa interesgarriagoa egiten dizuten. Zure ametsa ez betetzea espero dut! AUPA ORIO ETA ORIOTARROK!
humiltasuna
humiltasuna
Eskerrik asko Andoni!
Lehenik eta behin Andoniri eskerrak eman nahi dizkiogu eskaini digun elkarrizketarengatik. Espero dugu etorkizunean ere elkarrizketatu ahal izatea. Guk behintzat pozik egingo dugu.
Bestalde, kritikak egiten dituztenei gogorarazi nahi genieke, estropa.net webgune sozial eta ireki bat dela eta guri esan ezkero nahi duenak idatzi dezakeela bertan eta nahi dionari elkarrizketa egin. Ikusi hurrengo azalpenak. Edonola ere, halako lanik hartu nahi ez duenak email bat bidali diezaguke info@estropa.net helbidera bere iradokizunak aipatuz. Hurrengo elkarrizketetarako iradokizun hauek aintzat hartuko ditugu.
Eskerrik asko estropa.net-en parte hartzen duzuen guztioi!zuri!
mila esker zuri eta hurren arte
toma modestia
Es verdad
federazioko bat
baina ez dakitenak federazioko batek ikusi zuela san pedroko bote jubenila tranpak eiten ta gero illunbeko jubenil botea egin zuena tranpak direla esaten diozute, " que penosos sois los de san pedro" zeren neska jubenilak ere pasatu zuten bolla estriborretik ta or satzen da san pedroko neska jubenilen botea baina nola san pedroko direktiboa jun zen kexatzera ez zuen esan beraren ekipoa egin zuena baizik eta bakarrik illunbe egin zuena ez?? " das pena " ta beno andoni mutiko animo eta ea urrengo urten zerbait irabazten duzuten zeren urte ontan illunbe irabaztea liga ta tolosa zeure etxea... me joderia un poco.
totalmente de akuerdo!
aio
deskalificazioa
ademas si os metieron 7 segundos o asi, este año os an meau y os jodeis.
aupa orio!!
Baina zer diozu?
Besterik gabe
Agur
no aceptar derrotas??
y k aver si consegis el año k viene algo eh venga chavales. y aprender a perder vosotros.
!!
Tranquilidad al asunto
Por los comentarios, creo que este año no has ganado nada y esta entrevista no te la mereces, pero parece que cualquiera puede salir aqui por lo que no se te puede reprochar nada. ¡AUPA LIBIA!
Andoni lotsagabe galanta
Jun zaitez hergometrora eta komentarioak alde batera utz
oraintze bertan
lehenengo... os kiero pedir perdon alos k alla molestado en primer lugar y k lo siento! k es buestra opinion! pero k hay kosas k no son asi!! x ejemplo lo de las subenciones k solo nos las dan a nosotros y k no es asi! x eso me e puesto asi... barkatu benetan
1 2 3 4 5 6 7 REAL!!!!
ta tipo hau?
¿?
ajjajajajajajja o sino agregame tu!
Penagarria
Mesedez, ulertzeko moduko euskaran idatzi.
Nazka.Webgunea kutsatuz.
Hor konpon!
amaitu!
AUPA ILLUNBEEEE!!! :)
Andoni Magan: arraunlari, arerio eta LAGUNA
Hemen esaten den gehiena ez zait ondo iruditzen. Denboraldian zehar, bai gure batela baita harena ere zenbait akats egin ditugula onartzen dugu, kirol guztietan gertatzen den modura. Azken finean, irabazteak edo ez irabazteak ez da garrantzitsuena baizik eta entrenamenduetan eta estropadetan primeran igarotzea.
Aurten denboraldi polita eskani dugu bi taldeen artean lehi estu batean. Eskerrak horregatik eta nire laguna izateagatik! Uretatik kanpo zenbatetan egon gara barrezka?(furgonetan adibidez XD)Animo traineriletan, laster egongo gara! Zaindu zaitez eta gogoratu: uretan gertatzen dena uretan geratzen da! " )
jaja..
Zumaian
fipatua!!
fipatua!!
Arrazoia
nahikoa da
baina...
...
komentario honekin ez dut andoni defenditu nahi, gehiegi sentitzen baita..baina utziozue lasai, denborak emango dio zaplaztekoa ta!
besterik gabe...entrebistak jende naturalei egin!
...
Aupaa Andonii!!
muxu bat andoni :D
de tu repelente xD
baina zer da hau?
nazka, nazkatu, nazkagarria
etorkizuna!
eskerrak hainbat eta hainbat neska-mutiko hau irakurri arren ez duten ezer esan, hots, zuen iritzia besterik ez duzuela esan hain zuzen ere, eta ez kritikatu.... horiei bejondeizuela! zuek bai zuek kirolari apalak, eta zuek bai egingo duzuela zeozer gerora begira! haurren artean aurrena kiroltasuna, eta gero lehia. bestela jai daukagu. nik dakidala nagusien artean ez dira horrelako iskanbilarik egoten, beingoagatik helduengatik ikasi.
Horrela dijoa arrauna, danon artean egin behar dugu gora, eta ez gure artean borrokatu.
Animo neska-mutilak, animo gazteak, animo arraunzaleak!
Gora arrauna!
Aupa Andoni!
San pedrok tranpak egin dituela eta beste hainbat tontakeri ere irakurri ditut, zeharo txundituta geratu naiz.Auskalo nortzuk eta nongoak zareten,baina errespetua bidean galdu duzuela nabari da.
Besterik gabe.
GORA SAN PEDRO!!! GORA LIBIA!!!!
Posdata: joan zaitezte popatik hartzera inbidioso nazkagarriak!!!:)
supernazkatuta
Supernazkatuta babua haiz!!!
Rapel(supernazkatuta), nola dakizu trintxerpekoak direla mezu horiek jarri dituztenak?
Ondoratuak ez gara egon eta ez gara egongo.Ondoratua Titanic untzia dago, gu ez. Iskanbila guzti hau sortu dutenak,mezu nazkagarri horiek utzi zituzten pertsona edo animalia(zerriak) lotsagabeak izan dira,beraz ixilik egon.
Aupa Libia!!!!
Insistituz
Insistituz: "Eskerrak azken urteotan bai sanpedrotarrak, bai illunbetarrak hondoraturik egon zareten, bestela nork jasan hemen sortu duzuen iskanbila nazkagarria. Burua pixka bat altxatzen hasi zaretenerako, hemen zabiltzate sekulakoak esaten, bata besteari jipoiak emanez. Nazka ematen duzue. Umetxo zikiñok, joan zaitezte entrenatzera, arraunen al den ondoen egiteko saiatzera eta lehian zintzo jardutera. Arraunak guztion beharra du eta ezin dugu honelako saltsetan murgildu. Hau dek marka hau, bandera zistrin bat galdu edo irabazi dezutela eta honelako kontuekin, webgunea kutsatuz jo ta ke. Utzi ezazue kontu hau alde batera eta SEGI ENTRENATZERA, bestela tolosarrak, sanjuandarrak, getariarrak, oriotarrak.. emango dizue askotan bezela belarriondokoa".



elkarrizketa
Ez dakit, baina nire ustez badaude bera baino lehen hor egon beharko luketen arraunlariak. Adibidez, beraien aurretik geratu diren tolosar eta oriotarrak, joan den urtean trainerilletan sekulako maila eman zuten getariarrak edota aurtengo batel liga irabazi duten trintxerpetarrak.
Ondo iruditzen zait mutilen ikuspuntua azaltzea, baina zer dela eta ateratzen zaigu mutil hau?
Bestalde, nire animoak Magani eta orain arte bezala jarri bezate berak eta taldekideek.
Nahiz eta ez zaidan ongi iruditzen bera elkarrizketatzea.