"Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte - 1983-2008" liburua laster salgai
Xabier Etxabek idatzitako "Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte - 1983-2008" liburua laster jarriko da salgai Zarauzko Garoa liburudendan eta Casa Urquian. Zarautz Arraun Elkartearen nondik norakoak azaltzen ditu liburuak. Azken urteotan maila bikaina eman du Enbata ontziak. TKE Ligan Zumaian lortutako bandera, Kontxan 2006an eta 2007an lortutako 4.postua eta 2007an eskuratutako Gipuzkoako Txapelketa dira zarauztarren garaipen garrantzitsuenak. Denboraldi honetarako baja dezente izango ditu klubak eta TKE Ligan mantentzea izango da Hegoi Intxauspek gidatzen duen taldearen helburu nagusiena.


