Zumaiako nesken garaipen handia Espainiako Batel Txapelketan
Jubenil mailako Zumaiako neskek sekulako garaipena lortu dute gaur goizean Ferrolen jokatu den Espainiako Batel Txapelketan. Euskal garaipen bakarra izan da eta estatu mailan onenak direla erakutsi dute zumaiarrek. Robailera batelari lau segundo atera dizkiote eta Chapela Arraun Taldeko batelari sei segundo. Hurrengo sailkatua, Villaxoan taldea, 22 segundora iritsi da. Nahiz eta garaipen bakarra izan, beste mailetan ere euskal taldeek podiumera igotzea lortu dute. Senior mailan Bermeoko mutilen batela hirugarren tokian sailkatu da eta Kaiku laugarrena izan da. Mutiletan, Jubenil mailan Arkotek laugarren postua lortu du eta Elantxobek bosgarrena. Infantil mailan Deustuk brontzezko domina eskuratu du. San Juanek laugarren postuan amaitu duelarik. Kontsolazio estropadetan euskaldunen presentzia nabariagoa izan da. Neskei dagokienez, haurren mailan, Hibaikak eta Tolosaldeak hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte. Jubenil mailan, Tolosaldeak bigarren postua eskuratu du. Eta senior mailan, Tolosaldea izan da aurrena, ondoren Kaiku eta San Juango batelak sailkatu dira. Mutiletan berriz, infantil mailan, Ondarruk lortu du aurreneko postua. Eta Kadete mailan Illunbe izan da azkarrena, hirugarrena Getaria izan delarik.
Trackback (URI)
Zorionak denoi, Trintxerpetar eta Getariarrak barne
Ikusten denez, benetan merezitako saria izan da.
Aipatzekoa iruitzen zaidana, kadeteen mailan gertatutakoa da, Trintxerpetarrek denborarik azkarrena egin zuten, baina eztira españako txapelketan irabazle izan, ez al dezue aldatu beharreko legeren bat ikusten? Larunbatean ere, 5. denborarik onena egin zuten, baina txanda bakoitzetik 2 besterik ez salkatu behar zirenez, hauek kanpoan geratu ziren, eztago eskubiderik!!!
Dena den, zorionak Trintxerpetar, Getariar eta batez ere Zumaiak nexkei, trapua Zumaira eramateagatik.



zorionak zumaiarrei!