Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 April 29 Luxia Olasagasti, Zumaiako entrenatzailea:"TKE Ligako maila geroz eta handiagoa da"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Luxia Olasagasti, Zumaiako entrenatzailea:"TKE Ligako maila geroz eta handiagoa da"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/05/03 22:39
Luxia Olasagasti
Beste urtebetez Luxia Olasagasti izango da Telmo Deun ontziaren gidaria. Kluba eta arrauna inor baino hobeto ezagutzen duen pertsona da. Taldeari etekin handiena ateratzeko errezeta bakarra du: eguneroko lana. Eta denboraldi honetarako helburu bakarra du gipuzkoarrak: play-off-ak sahiestea.

 

Estropada jaitsieretan maila polita eman duzute. Ze sentsazio uzten dizu orain arte egindakoa?

Orain arte gustora ari gara lanean eta goruntza joatea espero dugu. Estropada jaitsierak test hutsak dira, baina taldeek geroz eta garrantzi handiagoa ematen diete estropada hauei eta ongi ibiltzeak lanean ondo ari garen seinale da.

Bateletan goiko postuetan ibili zarete eta trainerilletan maila bikaina ematen ari zarete. Traineruan ondo ibiliko zareten seinale?

Ez da seinale txarra txalupa txikietan ongi aritzea. Trainerilletako ligako lehen estropadan bi ontzi onenen artean sailkatu ginen, baina traineru denboraldia luzea da eta jende gehiago behar da aldaketak burutzeko. Soberan ez daukagu inor.

Zumaia harrobian oinarritzen den kluba da. Horrek abantaila baino gehiago eragozpen gehiago izatea suposatzen du gaur egun arrauna dagoen moduan?

Harrobia lantzea ona da zalantzarik gabe, baina talde guztiek amua prest dute arraunlariak arrantzatzeko. Horregatik diru apur bat izatea litzateke onena, etxeko arraunlariak mantendu eta kanpoko hiruzpalau ekartzeko.

Zein izango da Telmo Deun ontziaren helburu nagusiena denboraldi honetan?

Lehen helburua TKE Ligako play-off-ak sahiestea da. Helburu eskura dugunean, bigarren txandan sartzen saiatuko gara. Eta azkenik, Kontxako Banderan izatea, nahiz eta badakigun ez dela erraza izango.

Nola ikusten duzu aurtengo TKE Liga? Alde handiagoak egongo dira taldeen artean lehengo urtearekin alderatuz?

Maila geroz eta handiagoa da TKE Ligan. Taldeak indartzen saiatzen dira urtetik urtera eta distantziak antzekoak izango direla uste dut. Hala ere, beti egoten dira, bajak izan eta uste baino okerrago aritzen dena, baina 6-8 ontzi denbora gutxiren barruan ibiliko direla uste dut.

Eta arrauna orokorrean?

Orokorrean ongi ikusten dut. Hutsune handiena gazte mailetan ikusten dut, geroz eta jende gutxiago baitago gazteekin lan egiteko gogoarekin.

Gaur egun dauden ligekin ondo egituratua dagoela uste duzu? Zer falta zaio arraunari beste kirolen mailara iristeko?

Ongi egituratua dagoela uste dut: TKE Liga aurreneko maila bezala, indartsuena eta besteak ahulagoak KAEn. Beste kirol batzuen mailara iristeko babesle gehiago eta telebistaren inplikazio handiagoa falta zaiola uste dut.

Harrobia lantzea ala ikuskizuna eskaintzea? Zein da egokiena arrauna bizirauteko eta jendea erakartzeko?

Bien arteko konbinazioa. Jendeak ikuskizuna nahi du, baina horretarako ezinbestekoa da arraunlari berriak egotea eta erakartzea.

Aukeratzekotan TKE Liga ala Kontxako Bandera?

Kontxako Bandera inongo zalantzarik gabe. Tostako arraun munduan dagoen banderarik preziatuena da.

Motzean

·Traineru bat: Telmo Deun

·Arraunlari bat: Joseba Etxabe "Txatito" (1980.hamarkakoa)

·Patroi bat: Xabier Eizagirre

·Estropada bat: Kontxako Bandera

·Bidai bat: Argentinara

·Leku bat: Zumaia

·Amets bat: Berriz Kontxako Bandera irabaztea Zumaiarekin

 

 

 

 

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: