Bermeoko hiru trainerillak jaun ta jabe
Bermeoko hiru trainerillak lehenengo, bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira gaur Elantxoben jokatu den 5.jardunaldian. Bermeo "B" trainerillak ehunenengatik lortu du gailentzea, Bermeo "A" trainerillaren aurretik. Ondoren Bermeo "C" iritsi da hamabost segundotara. Jose Manuel Francisco pozik egongo da bere mutilek emandako mailarekin. Ligan bere trainerillak izan dira azkarrenak eta orain arte ikusitakoaren arabera, Bizkaiko eta Euskadiko Txapelketak eskuratzeko hautagai nagusienak dira. Senior/jubenil nesken mailan Kaikuk lortu du gailentzea. Jubeniletan etxeko taldeak, Elantxobek, lortu du garaipena. Abantaila handiarekin nagusitu dira. Bigarren sailkatuari, Ondarroari, 37 segundo atera dizkio. Bihar ere Elantxoben jokatuko da 6.jardunaldia, goizeko 10:30etan. Emaitzak eta sailkapenak.


